Arturo Tabera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arturo Tabera Araoz (El Barco de Ávila, 1903ko urriaren 29a - Erroma, 1975eko ekainaren 13a) Espainiako kardinala izan zen, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa.

Biografia

Klaretiarra 1915etik Erroman ikasi zuen Zuzenbide kanonikoa. 1928ko abenduaren 22an ordenatua, irakaslea izan zen Zafran. Pio XII.ak apezpiku bihurtua, 1950ean Albacetekoa izan zen. Vatikanoko II. kontzilioan hartu zuen parte.

1968an Paulo VI.ak Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpiku bihurtua, hurrengo urtean kardinal izendatu zuen. 1971an erretiratu zen.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Enrique Delgado y Gómez
Iruñeko artzapezpikua
1968 - 1971
Ondorengoa
José Méndez Asensio