Artxandako funikularra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Funikularra Loruritik igarotzen

Artxandako funikularra Bilboko Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo.

Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako ibilbidearen ostean hainbat berrikuntza jasan ditu zerbitzuak. Azken berrikuntza 1984ean egin zen, 1983ko uholdeen ostean alegia.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibilbidea: 770,34 metro
  • Malda: 226,49 metro
  • Gehienezko malda: %44,98
  • Edukiera: 70 pertsona
  • Bidaiaren iraupena: 3 minutu
  • Abiadura: 5 metro segundoko
  • Ordutegia: 7:15 - 22:00 (lanegun eta jaiegunetan ordutegi desberdina)

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artxandako funikularra Aldatu lotura Wikidatan