Artxandako funikularra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:34, 15 ekaina 2016
Artxandako funikularra
Funikularra Loruritik igarotzen.
AETRAM KBHFa jade
Artxanda
STR jade
STR jade
STR jade
AETRAM KBHFe jade
Funikularreko Plaza

Artxandako funikularra Bilboko Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo.

Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako ibilbidearen ostean hainbat berrikuntza jasan ditu zerbitzuak. Azken berrikuntza 1984ean egin zen, 1983ko uholdeen ostean alegia.

Ezaugarri teknikoak

  • Ibilbidea: 770,34 metro
  • Malda: 226,49 metro
  • Gehienezko malda: %44,98
  • Edukiera: 70 pertsona
  • Bidaiaren iraupena: 3 minutu
  • Abiadura: 5 metro segundoko
  • Ordutegia: 7:15 - 22:00 (lanegun eta jaiegunetan ordutegi desberdina)

Argazki galeria

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artxandako funikularra Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo