Artzaintza
Artzaintza animaliak edo aziendak taldeka zaintzeko jarduera da, normalean mendian, zelaietan edo kanpoaldeetan orokorrean lan eginez. Halaber, gaztagintza ere zeregin tradizionalen artean egon da.
Artzainak (aitzineuskaraz: *ardi-zani[1] 'ardi zain') dira ogibide hau dutenak. Euskaraz, beste hitz batzuk erabiltzen dira zaindutako animaliaren arabera, hau ardia baldin ez bada: unaiak dira behiak zaintzen dituztenak eta urdezainak txerrien jagoleak.
Tradizionalki, artzain txakurrek asko laguntzen dute zeregin honetan.
Erlijioan, artzaina deitzen diote batzuetan apaiz edo abadeari, zaindaria dela adierazteko. Izan ere Ebanjelioaren arabera Jesus Nazaretekoa Artzain Ona da (Joan 10. 1-18).
Eduki-taula |
Euskal Herrian [aldatu]
Historia [aldatu]
Euskal Herriko artzainak ezagunak izan dira historian zehar eta munduko beste toki batzuetan. Izan ere, XIX. mendetik aurrera hemendik joandako asko artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, esate baterako: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat.
Bestela, herri kirol moduan gaur egun eta hemen ohikoak dira artzain-txakur lehiaketak, guztien artean Oñatikoa oso ezaguna dena.
Artzain ezagunak [aldatu]
- "Xalbador" (1920-1976), artzain eta bertsolaria.
- Erramun Martikorena (1943-), artzain, laborari eta abeslaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Euskal Artzain Txakurraren webgunea