Arvernoko ezkutua
Arvernoko ezkutua, Asterixen abenturak kontatzen dituen hamaikagarren abentura da. Pilote aldizkarian argitaratu zen lehenik, aldizkari honen 399. alea (1967ko ekainak 15ekoa) eta 421. alearen artean (urte bereko azaroak 16koa). Liburu eran, 1968an argitaratu zen. Hasieran, 1.000.000 liburuko tiraldia izan zuen.
Istorioa [aldatu]
Asterixek eta Obelixek, Abrarakurzixi bainuetxe batetara laguntzen diote, gaixotasun bat sendatzeko. Herrixkako buruzagia bere gaixotasunaz sendatzen ari den bitartean, Asterixek eta Obelixek Arverniar Herrialdea zeharkatzen dute, Vercingetorixek, bere errendizioaren seinale bezala, Julio Zesarren "oinetan" jarri zuen ezkutuaren bila. Azkenean, ezkutu hori, ohi Abrarakurzixek berak etxetik irteten den bakoitzean erabiltzen duena dela ezagutzen da
Pertsonaiak [aldatu]
- Asterix
- Obelix
- Alanbix
- Abrarakurzix
| Aurrekoa Asterix legionaria |
Asterixen abenturak 1968 |
Ondorengoa Asterix Olinpiar Jokoetan |