Asa Judakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asa (hebreeraz אסא) Daviden etxeko bosgarren erregea eta Judáko Erresumako hirugarrena izan zen, K. a. 913 eta K. a. 873 bitartean gobernatu zuelarik. Abias Judakoaren semea eta Salomonen birbiloba zen. Asa judutar erlijioaren betetzaile sutsua izan zen eta idolatrak jazarri zituen. Bere herriaganako 40 urteko erregealdi zintzo baten ondoren hil zen, bere seme Josafat Judakoa bere oinordekoa izan zelarik.

Bi inbasio saiakera kanporatu zituen: bata Egiptotik zetorrena eta bestea Israelgo erregea zen Basarena.

Jazarpen erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azarias ben Oded profetak Asa judaismo nazionalaren jarraipen zehatza indartzera behartu zuen, erregeak hala bete zuelarik, antzinako gurtza erlijiosoak debekatuz eta gurtza hauen santutegi guztiak suntsituz. Erregina ama, Maacah ere baztertua izan zen inguruko herrietako gurtza, sinesmen eta jainkoekin harremanetan egon izateagatik. Prostituzioa ere legegabetu zuen eta delitu honen erantzuleak jazarri zituen. Bere erregealdiko 15. urtean Jerusalemen jai handi bat antolatu zuen idolatrak erabat kanporatu izana ospatzeko. Garai horretan iparraldetar askok, bereziki Efraim eta Manasesen tribuetakoak, Judáko Erresumara emigratu zuten erresuma honek zuen oparotasunaren eta Israeleko erresumak Jeroboam I.aren dinastia erori ondoren zituen barne gatazken ondorioz.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asak bere aitona Roboamek eraikitako gotorleku multzoa berriztu eta indartu zuen bake garai luzea probestuz. Zerah Etiopiarraren agindupeko egiptoar armadak eginiko inbasio saiakera bat kanporatu ahal izan zuen, kronikak Zerahri buruz faraoia edo jeneral zen argitzen ez duelarik. Egiptoarren eta judatarren arteko gudua Zefat haranean gertatu zen, non Asak, 580.000 soldadurekin, Zerah eta bere milioika soldaduak eta 300 gurdiak garaitu zituen (kopuru hauek 2 Kronikak liburutik datoz). Gerra honen ondorioz sortu zen bakeak, Judari faraoien zapalketatik aske egotea ahalbidetu zion Josias Judakoaren erregealdirarte, bi mende beranduago.

Asaren erregealdiko 36. urtean Israeleko Basa erregeak Juda eraso zuen. Basak Ramah gotorlekua mugan eraiki zuen, Jerusalemetik 8 kilometro ingurura. Emaitza hiriburua presio militarpean zegoela eta egoera oso kaxkarra zela zen. Asak tenpluko urrea eta zilarra hartu zituen eta Damaskoko errege zen Ben Hadad I.ari bidali zizkion, Israelgo Basa erregeari ematen zion laguntza ezabatzearen truke. Ondorioz, Ben Hadadek Ijon, Dan eta Neftaliren tribuko beste hiri garrantzitsu batzuk eraso zituen eta Basak Ramahra erretiratu behar izan zuen. Asak amaitu gabeko gotorlekua bota zuen eta honen materialak mugan zeuden Gebah eta Mizpah indartzeko erabili zituen.

Erregealdiaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asak arazoren batzuk izan zituen purista erlijiosoekin, Hanani profeta kasu, Basa garaitzeko Jainkotiar Probidentziagan ordez Siriako erregean konfidantza jartzeagatik zigortu zuena eta gartzelaratua izan zena. Gaixotasunak sendatzeko medikuetaz Jainkoaz baino gehiago fidatzea ere leporatu zitzaion.

Bere erregealdiko 39. urtean, Asak, larriki gaixo zegoena, elkargobernari bezala izendatu zuen bere seme Josafat. Bi urte beranduago hil zen eta bere arbasoekin lurperatua izan zen Jerusalemen, prestatu zuen hilobi batean.


Aurrekoa
Abias Judakoa
Judako erregea
K. a. 913-K. a. 873
Ondorengoa
Josafat Judakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asa Judakoa Aldatu lotura Wikidatan