Asarhaddon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brontzez eginiko erliebea, eskuinean Asarhaddon eta ezkerrean bere ama Zakutu irudikatzen dituena. Louvreko Museoa.

Asarhaddon (akadikoz Assur-aha-iddina), Asiriako erregea izan zen K. a. 681etik K. a. 669 arte, eta Senakerib eta Naqi'a edo Zakutu ezkontide aramaikoaren semea.

K. a. 661ean, bere anaiek, gortetik erbesteratu zuten, uste denez, urte berean Senakerib hil zuten berberak izan zirenak. Sei hilabete inguru iraun zuen gerra baten ondoren, Asarhaddon nagusitu zen Asiriako errege bezala, eta, Bibliako istorioaren arabera (Erregeak 19. 35-37), bere anaiek, Ararateko herrialdera ihes egin zuten, ohi, Urartu bezala identifikatzen dena. Asarhaddonen erregealdiko lanik garrantzitsuenetako bat, Babiloniaren berreraikuntza izan zen, Senakeribek erroetaraino suntsitu zuena K. a. 689an.

Kanpo politikari dagokionez, Elamekin bakea sinatu zuen, Urarturekin harreman ona izan zuen (zimeriar herrien inbasioen aurka aliatu izan zuena), eta Egiptoren konkista hasi zuen, Menfis konkistatzea lortuz K. a. 671n.

Asarhaddon, gaixotasun kroniko baten ondorioz hil zen Egiptorako beste kanpaina bat prestatzen ari zen bitartean. Asirian, bere oinordekoa, Asurbanipal izan zen, eta, Babilonian, Shamash-shum-ukin


Aurrekoa
Senakerib
Asiria eta Babiloniako erregea
K. a. 681-K. a. 669
Ondorengoa
Asurbanipal
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asarhaddon Aldatu lotura Wikidatan