Asarta eta Kabrega

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:18, 25 urtarrila 2016

Asarta eta Kabrega Nafarroako udalerri-ohi bat da, Asarta herriak eta Kabrega egun ia hustuta dagoen herriskak osatuta, Lizarrerriko Berrotza eskualdean.

1857ko erroldarako desagertuta agertzen zaigu eta harrezkero Asarta Mendaza udalerriaren menpean dago; aldiz, Kabregaren lurraldea Muesen barruan dago.

Demografia

Udalerri independente gisa agertzen den azken errolda 1842koa da. Orduan 156 biztanle eta 31 etxe zituen.

Ikus gainera

Kanpo loturak


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.