Ascoli Piceno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ascoli Piceno

Ascoli Piceno
Izen ofiziala Città di Ascoli Piceno
Estatua ItaliaItalia
Eskualdea
Probintzia
Markak
Ascoli
Koordenatuak

42°51′N 13°53′E / 42.850°N 13.883°E / 42.850; 13.883Koordenatuak: 42°51′N 13°53′E / 42.850°N 13.883°E / 42.850; 13.883

Ascoli Piceno non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Ascoli Piceno
Eremua 160 km²
Garaiera 154 m
Posta kodea 63100
Biztanleria 51.434 bizt. (2009)
Dentsitatea 321,46 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0736
http://www.comune.ascoli-piceno.it

Ascoli Piceno Italiako hiri bat da, Markak eskualdean dagoena; Ascoliko probintziako hiriburua da. 2001. urtean 50.135 biztanle zeuden.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascoli Piceno Tronto ibaiak eta Castellano uharrak bat egiten duten lekuan dago. Hiria mendiz inguratuta dago; hain zuzen ere, Ascoli Piceno inguruan bi parke natural daude: bata, ipar-mendebaldera, Sibillini mendien Parke Nazionala; eta bestea, hegoaldera, Parco Nazionale dei Monti della Laga.

Itsaso Adriatikoko kostarekin ondo lotuta dago, trenbidez; errepidez ere Erroma eta Porto d'Ascolirekin lotuta dago.

Mugan dituen udalerriak: Acquasanta Terme, Ancarano, Appignano del Tronto, Castel di Lama, Castignano, Castorano, Civitella del Tronto, Colli del Tronto, Folignano, Maltignano, Roccafluvione, Rotella, Sant'Egidio alla Vibrata, Valle Castellana, Venarotta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascoli pizenoarrek sortu zuten, Erroma sortu baino mende batzuk lehenago, Adriatikoko gatz-meatzeak eta Lazio eskualdea lotzen zituen Via Salaria zeritzon ibilbidearen gunetzat.

Hainbat agintariren esku egon ostean, 1860. urtean Italiako Erresuman sartu zuten, Markak eta Umbria eskualdeekin batera.

Ondare arkitektoniko aberatsa daukate Ascolin; esate baterako, estilo errenazentistaz eraikitako marmol trabertinozko Piazza del Popolo edo Herriko Plaza ikusgarria daukate. Katedrala, eliza mordoa, jauregiak, gotorlekuak, erromatarren aroko zubia, besteak beste, ikustekoak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria berria sendotzen doa Ascolin. Hala ere, zerbitzuak eta nekazaritza (garia, olibak eta frutak ekoi) dira oraindik ekonomia-jarduera nagusiak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascoli Picenok auzo hauek ditu: Bivio Giustimana, Campolungo-villa sant'Antonio, Caprignano, Carpineto, Casa circondariale, Casalena, Casamurana, Case di Cioccio, Casette, Castel di Lama stazione, Castel Trosino, Cervara, Colle, Colle san Marco, Colloto, Colonna, Colonnata, Faiano, Funti, Giustimana, Il Palazzo, Lago, Lisciano, Lisciano di Colloto, Montadamo, Morignano, Mozzano, Oleificio Panichi, Palombare, Pedana, Piagge, Pianaccerro, Poggio di Bretta, Polesio, Ponte Pedana, Porchiano, Rosara, San Pietro, Santa Maria a Corte, Talvacchia, Taverna di mezzo, Trivigliano-villa Pagani, Tronzano, Valle Fiorana, Valle Senzana, Valli, Vena piccola, Venagrande, Villa S. Antonio.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ascoli Piceno