Baiko Pilota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asegarce» orritik birbideratua)
Baiko Pilota
2019ko urtarrila arte, Asegarce
Motasozietate anonimoa
Sektoreaesku huskako pilota
Sorrera1992, Asegarce izenarekin; 2019an hartu zuen Baiko Pilota izena
EgoitzaBilbo, Bizkaia
MerkatuakEuskal Herria, Errioxa, Gaztela eta Leon
Webguneahttp://www.baikopilota.eus/eu/

Baiko Pilota esku huskako pilotako kirol-enpresa bat da, Iñaki Aseginolazak, Pedro Gartziak eta Karlos Argiñanok 1992an Asegarce izenarekin sortua.[1] 2019ko urtarrilean hartu zuen Baiko Pilota izena, eta Baiko Taldearen parte da.[2][3] Bilbon (Bizkaia) du egoitza nagusia. Asperekin batera, esku huskako pilotako enpresarik garrantzitsuena da. Bien artean antolatzen dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak: lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa.

Bere sorrerarekin batera, iraultza ekarri zuen pilotara. Kirol hori erabat modernizatu eta profesionalizatu zuen. Asegarceren kontratuekin hasi ziren pilotariak, jokatutako partida bakoitzeko kobratzeaz gainera, hilero ordainsari bat jasotzen, baita lesionatuta zeudenean ere. Pilotalekuak, zuriak izan beharrean, berdez pintatzen hasi ziren, telebistaz pilota ikusi ahal izateko. Pilotariak, jantzia osorik zuria izan beharrean (ordu arte, gerriko urdina edo gorria izatea zuten alde bakarra, aurkarien artean), elastiko koloreduna izaten hasi ziren (urdina ala gorria). Orobat, txapelketetarako egutegi bat finkatu zuen Asegarcek.[1]

Pilotariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotariak Postua Altuera Pisua Jaioterria
Asier Agirre Irisarri aurrelari 1,82 m 74 kg Iruñea, Nafarroa Garaia
Jon Ander Albisu Albizu atzelari 1,84 m 89 kg Ataun, Gipuzkoa
Andoni Aretxabaleta Aramendi atzelari 1,95 m 94 kg Markina-Xemein, Bizkaia
Iker Arretxe Nagore, Arretxe II.a aurrelari 1,78 m 78 kg Luzaide, Nafarroa Garaia
Axier Arteaga Garayalde, Arteaga II.a aurrelari 1,84 m 84 kg Lasarte-Oria, Gipuzkoa
Iñaki Artola Izagirre aurrelari 1,85 m 86 kg Alegia, Gipuzkoa
Joanes Bakaikoa Satrustegi aurrelari 1,78 m 72 kg Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia
Oinatz Bengoetxea Berasategi, Bengoetxea VI.a aurrelari 1,78 m 77 kg Leitza, Nafarroa Garaia
Jon Erasun Gorostidi atzelari 1,84 m 80 kg Zizurkil, Gipuzkoa
Iosu Eskiroz Redin atzelari 1,84 m 85 kg Makirriain (Ezkabarte), Nafarroa Garaia
Iñaki Etxegoin Harriet atzelari 1,93 m 90 kg Donazaharre, Nafarroa Beherea
Ibai Zabala Gandarias atzelari 1,84 m 80 kg Berriz, Bizkaia
Ander Imaz Retegi atzelari 1,80 m 76 kg Oiartzun, Gipuzkoa
Diego Iturriaga Urbiola atzelari 1,79 m 81 kg Sartaguda, Nafarroa Garaia
Mikel Larunbe García del Castillo atzelari 1,92 m 87 kg Galdakao, Bizkaia
Unai Laso Lizaso aurrelari 1,83 m 76 kg Bizkarreta, Nafarroa Garaia
Jon Mariezkurrena Zelaia, Mariezkurrena II.a atzelari 1,95 m 83 kg Berriozar, Nafarroa Garaia
Aimar Olaizola Apezetxea, Olaizola II.a aurrelari 1,83 m 89 kg Goizueta, Nafarroa Garaia
Jon Ander Peña Olazabal, Peña II.a aurrelari 1,87 m 85 kg Tolosa, Gipuzkoa
Rubén Salaverri Mora atzelari 1,81 m 77 kg Fuenmayor, Errioxa
Beñat Urretabizkaia Eizmendi, Urretabizkaia II.a atzelari 1,86 m 88 kg Ikaztegieta, Gipuzkoa
Mikel Urrutikoetxea Azkueta aurrelari 1,89 m 78 kg Zaratamo, Bizkaia
Víctor Esteban Tercilla aurrelari 1,78 m 75 kg Ezkarai, Errioxa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Los riojanos dejan huella en Asegarce», La Rioja, 2010-07-20.
  2. (Gaztelaniaz) «Asegarce pasará a llamarse Baiko Pilota» Mundo Deportivo 2018-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  3. (Gaztelaniaz) «El grupo deportivo Baiko Taldea se presenta en sociedad» www.baikopilota.eus 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]