Aseguru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asegurua pertsona batek, aseguratua izenekoa, jasan lezazkeen ezbehar eta istripuek ekarritako kalteen kostua aurrez ordaindutako prima izeneko baten trukean beste pertsona batek, aseguratzailea alegia, bere gain hartuko dituela ezartzen duen kontratu bat da. Horrela, asegurua arriskuak saihesteko tresna bat da: erlatiboki txikia izaten den diru kopuru baten trukean, izan litezkeen kalteen kostua beste batek estaliko ditu. Mota guztietako aseguruak daude: etxe-aseguruak, non etxeetan izan daitekzeen ezbeharrak (suteak, matxurak) estaltzen diren; bizitza-aseguruak, non pertsona bat hilko balitz, bere oinordekoei ordaindu beharreko diru kopuru bat zehazten den, pertsona hori hil aurretiko aldiroko kuota baten trukean edo auto-aseguruak, non autoz beste auto edo pertsonei egiten zaizkion kalteak aseguratzaileak ordainduko dituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aseguru Aldatu lotura Wikidatan
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.