Asel Luzarraga
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Asel Luzarraga Zarrabeitia | |
| Jaio | 1971ko urriaren 20a | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
Asel Luzarraga Zarrabeitia (Bilbo, Bizkaia, 1971ko urriaren 20a) euskal idazlea da. Enpresa-ikasketetan diplomatua eta euskal filologian lizentziatua da. Horrez gain, Punkamine musika taldeko kide izan zen, eta gaur egun Euskal PEN klubeko kide da.
2009ko martxoan Txilera bizitzera joan zen, eta horri esker besteak beste maputxeen egoera bertatik bertara ezagutu zuen. 2010eko urtarrilaren 1ean atxilo hartu zuten, herrialde hartan izandako atentatu saiakera batekin zerikusia zuela leporatuta.[1]
Eduki-taula |
[aldatu] Eleberriak
- Hamaika ispilu ganbil (2003, Labayru)
- Karonte (2005, Elkar). Igartza Sariaren irabazlea.
- Mozorroaren xarma (2007, Erein)
- Abaraska (2008, Txalaparta)
- Utopiaren itzalak (2010, Txalaparta)
- Gezurra odoletan (2011, Txalaparta)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Asel Luzarraga EIEn
- (Euskaraz) Asel Luzarraga literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Asel Luzarragaren bloga
- (Euskaraz) Asel Luzarragaren bloga