Ashanti Inperioa
|
Ashanti Inperioa |
|||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1670 – 1902 | |||||||||
|
|
|||||||||
Ashanti Inperioa XIX. mendean |
|||||||||
| Sorrera | 1670 | ||||||||
| Denkyiraren independentzia | 1701 | ||||||||
| Britainiar Protektoratua | 1896 | ||||||||
| Disoluzioa | 1902 | ||||||||
| Hiriburua | Kumasi | ||||||||
| Hizkuntza(k) | Twi | ||||||||
| Erlijioa | Arbasoen gurtza | ||||||||
| Eremua | 295.000 | ||||||||
| Biztanleria | 3.000.000 (1874) | ||||||||
|
|||||||||
Ashanti (edo Asante) Inperioa edo Konfederazioa (batzuetan Asanteman), Ashanti herriak Mendebaldeko Afrikan sortutako estatu bat izan zen. 25.220 km2. Gaur egungo Ghanan zegoen.
Ashantiak Ghanako talde etniko garrantzitsua dira, indarra eta jarrera militar sendoarekin. Botere militar hau Europako errifleen adopzioagatik etorri zen, eta horrekin konkistatu ahal izan zituzten gaurko Ghana, Togo eta Bolikostako hainbat eremu. Iparraldean Dagomba erreinua zuen eta Dahomey ekialdean. Inperioaren indar militarra, hierarkia antolatua, estratifikazio soziala eta kulturagatik Afrikako bere inguruan dauden herriek baino askoz historiografia handiagoa dute. XVII. mendean sortu zen erreinua. Britainiarren esku egon zen 1869tik, eta haien aurka antolatutako altxamendu guztiak deuseztatu egin zituzten britainiarrek. 1957an Ghanako Estatu Askean sartu zen lurraldea. Gaur egun Ashanti monarkiak jarraitzen du, Konstituzioak babestua, Ghanako Errepublikaren barneko azpibanaketa gisa.
Volta Beltza ibaiaren adarrek ematen diote ura lurraldeari, eta han ustiatzen da Ghanako kakao gehiena. Urre-meatzeak ere ugariak dira. Landaredi aberatsa du: hegoaldean oihana eta iparraldean, berriz, sabana da nagusi.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.