Ashikaga Yoshiaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashikaga Yoshiaki.

Ashikaga Yoshiaki (japonieraz 足利 義昭, 1537ko abenduak 5-1597ko urriak 9), Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna izan zen, eta 1568 eta 1573 bitartean gobernatu zuen Japonian. Shogunerri honetako hamabigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiharuren semea eta hamairugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiteruren anaia izan zen.

Kioton, izatezko botere zentralaren faltak, Oda Nobunagaren armada, shogunerria Yoshiakiren laguntzarekin ezartzera behartu zuen, hau, gobernari txotxongilo bat izango zelarik, Azuchi-Momoyama aroa abiaraziz. Bere lehengusu Ashikaga Yoshihide, herrialdean sartu gabe kargutik kendua izan zen.

Hala ere, Nobunagak, herrialdea bateratzeko zuen asmoaren ondorioz, Yoshiaki Kiototik kanporatu eta Ashikaga shogunerria desegin zuen, Yoshiakik, egoera nominal bat izango zuen arren 1588rarte.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshihide
Ashikaga shogunerriko shoguna
1569-1573 eta 1573-1588
Ondorengoa
Tokugawa Ieyasu (Tokugawa shogunerria)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshiaki Aldatu lotura Wikidatan