Ashikaga Yoshiharu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashikaga Yoshiharu.

Ashikaga Yoshiharu (japonieraz 足利 義晴, 1511ko apirilak 2-1550eko maiatzak 20), Ashikaga shogunerriko hamabigarren shoguna izan zen, eta 1521 eta 1546 bitartean gobernatu zuen Japonian. Hamaikagarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshizumiren semea izan zen.

1521ean, botere borroka bat egon zen Ashikaga Yoshitane eta Hosokawa Takakuniren artean, Yoshitanek Awaji uhartera ihes egin zuen, eta Yoshiharu shogun bihurtu zen, baina gobernari txotxongilo bat zen. Bere botere politiko faltak eta Kiototik kanpora jasaten zituen etengabeko kanporatzeek, 1546an kargua uztera behartu zuten, Miyoshi Nagayoshi eta Hosokawa Harumotoren arteko borroka baten erdian.

Bere oinordekoa, bere seme Ashikaga Yoshiteru izan zen. Bere beste semea, Ashikaga Yoshiaki ere, shoguna izan zen, shogunerri honetako hamabosgarren eta azkena.

Yoshiharu izan zen Japoniara 1542an iritsi ziren lehen europarrak hartu zituen shoguna.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshitane
Ashikaga shogunerriko shoguna
1521-1546
Ondorengoa
Ashikaga Yoshiteru
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshiharu Aldatu lotura Wikidatan