Ashikaga Yoshihide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashikaga Yoshihide

Ashikaga Yoshihide (japonieraz 足利 義栄, 1538-1568ko urriak 2), Ashikaga shogunerriko hamalaugarren shoguna izan zen, eta 1568ko otsaila eta iraila bitartean gobernatu zuen Japonian. Hamaikagarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiharuren biloba, eta hamairugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiteruren lehengusua zen.

Mastunaga Hisahidek eta Miyoshi Nagayoshik lagunduta, shogun bihurtu zen Yoshiteru hil eta hiru urtera. Hala ere, Kiotoko egoera politikoak, hirian sartzeko ezgai egin zuen.

1568ko irailean, Oda Nobunaga Kiotora iritsi zen eta berau hartu zuen, Ashikaga Yoshiaki, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shogun bezala ezarriz. Yoshihidek, sekula ezin izan zuen Kioton ezarri, handik gutxira, gaixoaldi baten ondorioz hil zelarik.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshiteru
Ashikaga shogunerriko shoguna
1568
Ondorengoa
Ashikaga Yoshiaki