Ashikaga Yoshikatsu
Wikipedia(e)tik
Ashikaga Yoshikatsu (japonieraz 足利 義勝, Ashikaga Yoshikatsu, 1434ko martxoak 19-1443ko abuztuak 16), Ashikaga shogunerriko zazpigarren shoguna izan zen, eta 1442 eta 1443 bitartean gobernatu zuen Japonian. Seigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshinoriren semea izan zen.
Shogun, zortzi urt zituela bihurtu zen, bere aita 1441ean erahila izan eta ia urte betera. Baina 1443an hil zen, gaixoaldi baten ondoren, eta, bere oinordekoa, bere anaia txikia Ashikaga Yoshimasa izan zen. Bere agintaldiak, shogunerri honen gainbeheraren aroari hasiera ematen dio.
| Aurrekoa Ashikaga Yoshinori |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1442-1443 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshimasa |