Ashikaga Yoshikazu
Wikipedia(e)tik
Ashikaga Yoshikazu (japonieraz 足利 義量, Ashikaga Yoshikazu, 1407ko abuztuak 27-1425eko martxoak 17), Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna izan zen eta 1423 eta 1425 bitartean gobernatu zuen Japonian. Laugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimochiren semea izan zen.
Bere aitak bere alde utzi zuen kargua 1423an, Yoshikazuk hamasei urte zituenean, baina bi urte besterik ez zituen eman karguan, hil aurretik. Oinordekorik utzi gabe hil zenez, lau urte itxaron behar izan zen bere osaba Ashikaga Yoshinori seigarren shogun bezala aukeratua izateko.
| Aurrekoa Ashikaga Yoshimochi |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1423-1425 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshinori |