Ashikaga Yoshimasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashikaga Yoshimasa

Ashikaga Yoshimasa (japonieraz 足利 義政, 1435eko urtarrilak 20-1490eko urtarrilak 27), Ashikaga shogunerriko zortzigarren shoguna izan zen, eta 1449 eta 1473 bitartean gobernatu zuen Japonian. Shogunerri honetako seigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshinoriren semea izan zen.

Shogun, shogunerri honetako zazpigarren shoguna izan zen bere anaia nagusia Ashikaga Yoshikatsu hil eta sei urtera bihurtu zen. Yoshikatsu hil zenean, Yoshimasa oraindik oso gaztea zenez, nagusiagoa izan arte itxoin zen.

Yoshimasaren agintaldian, herrialdean, Higashiyama kultura garatu zen, tearen japoniar zeremonia, ikebana, drama japoniarra eta margolaritza txinatar tintarekin praktikatuz; kultura honengan, zen budismoak eta japoniar estetikaren agerpenak, wabi-sabia eta Gorte Inperialaren eta samuraien kulturen harmonizazioa kasu, eragin handia izan zuen.

1464an Yoshimasak oraindik ez zuen oinordekorik, eta, beraz, bere anaia txikia zen Ashikaga Yoshimi izendatu zuen bere oinordeko bezala. Baina, hurrengo urtean, Yoshimasak seme bat izan zuen, eta bere anaia Yoshimasa eta bere semearen artean oinordekotza lehia bat egon zen. 1467rako, gatazka, Ōnineko gerran bihurtu zen, hamaika urte iraun zuena eta Japoniako historiako Sengoku aroa abiarazi zuena, aro honek, mende bete iraungo zuelarik. Etsaitasun honen artean, Yoshimasak bere kargua utzi zuen 1473an, bere seme Ashikaga Yoshihisaren mesedetan, hurrengo shogun bihurtu zena.

1489an eraiki zen Ginkaku-ji tenplua Kioton, Yoshimasarentzako erretiro leku bezala. Hurrengo urtean hil zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshikatsu
Ashikaga shogunerriko shoguna
1449-1473
Ondorengoa
Ashikaga Yoshihisa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshimasa Aldatu lotura Wikidatan