Ashikaga Yoshiteru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashikaga Yoshiteru

Ashikaga Yoshiteru (japonieraz 足利 義輝, 1536ko martxoak 31-1565eko ekainak 17), Ashikaga shogunerriko hamairugarren shoguna izan zen, eta 1546 eta 1565 bitartean gobernatu zuen Japonian. Hamabigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiharuren seme nagusia izan zen, eta, bere anaia txikia zen Ashikaga Yoshiaki, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shoguna izango zen.

Bere aita bezala, gobernari txotxongilo bat izan zen, eta Miyoshi Nagayoshi eta Hosokawa Ujitsunaren arteko lehiaren erdian egongo zen. Shogunak daimyōen gainean zuen boterea sendotzen saiatu zen, Takeda Shingen eta Uesugi Kenshin, Shimazu Takahisa eta Otomo Yoshihige, eta Mori Motonari eta Amago Haruhisaren artean bake negoziaketak sortuz. Japoniaren gaineko gobernabilitatea izan zuen azken shoguna izan zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshiharu
Ashikaga shogunerriko shoguna
1546-1565
Ondorengoa
Ashikaga Yoshihide
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshiteru Aldatu lotura Wikidatan