Ashur Dan III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashur Dan III.a
Asiriako errege

K.a. 772 - K.a. 755
Salmanasar IV.a - Ashur-nirari V.a
Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 754 ( urte)
Familia
AitaAdad-nirari III.a
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ashur Dan III.a, Asiriako errege bat izan zen. K.a. 773tik K.a. 755 arte gobernatu zuen.

Ashur Dan III.a, Adad-nirari III.aren semea zen, eta bere anaia Salmanasar IV.aren oinordeko bihurtu zen K.a. 773. urtean. Ashur Dan III.aren erregealdia, asiriar monarkiarentzako garai zailean zegoen. Erregearen agintaritza, gorteko dignatario handien eraginaren ondorioz, oso mugatua zen, bereziki Shamshi-ilugatik, armadako komandante buruzagia zena. Kanon eponimoaren arabera, K.a. 765ean, Asiriak, izurrite bat jasan zuen, eta, hurrengo urtean, erregeak ezin izan zuen kanpainarik egin. K.a. 763an, matxinada bat piztu zen, K.a. 759an amaitu zena, beste izurrite batek lurraldea suntsitu zuenean. Bere aurreko erregeen eta bere erregealdia, astronomikoki datatuak dira, Asiriar kroniketan agertzen den eguzki eklipse baten oinarriturik, Asiriar eklipsea edo Bur Sagale deitua. Ashur Dan III.aren oinordekoa, bere beste anaia bat, Ashur-nirari V.a izan zen.


Aurrekoa
Salmanasar IV.a
Asiriako erregea
K.a. 773-K.a. 755
Ondorengoa
Ashur-nirari V.a