Ashwa medhá

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ashwa medhá (literalki "zaldi-sakrifizioa"), Indian, vedismoaren garaian praktikatu zen erritu vediko bat izan zen. Hinduismoko testuen arabera, erregeren batek egiten zuen, bere nagusitasuna adierazteko.

Beste modu hauetara ere ezagutzen da:

  • Ashwa medhá iagña
  • Ashva medhá
  • Ashwamedha
  • Ashvamedha
  • Asvamedha
  • Aśvamedha
  • अश्वमेध (devanagariz)

Hitza, sanskritoko aswa, "zaldia", eta medhá, "ofrenda, animalia" hitzetatik dator.

Kolore zehatz batetako hazitarako zaldi bat aukeratzen zen (uste zenez, eguzki jainkoa eta erregearen boterea sinbolizatzen zituena), eta, urtebetez, lasai ibiltzen uzten zitzaion, erregearen armadaren zati handi batek jarraitua.

Zaldia, beste errege batek gobernaturiko lurralde batetara iristean, errege honek, zaldiak lasai jarrai ote zezakeen (eta errege nagusiaren mendeko bihurtu, bere lurralde osoa, enperadoregaiari emateko zerga gehiago ordaintzera behartzen zuena), edo zaldia harrapatu eta hil eta enperadoregaiaren armada handiari aurre egitea erabaki behar zuen.

Zaldia, urte horretan harrapatua eta hila ez bazen, kapitalera eramaten zen, mendeko bihurtu ziren tokiko erregetxoekin batera.

Ondoren, errege (rajá edo rash) nagusiak, animalia sakrifikatzen zuen zeremonia publiko batean eta enperadore (maharaja edo maharash) titulua hartzen zuen.

"Purasamedha" izeneko beste erritu baten ordezkoa dela dirudi, gizonak hil eta haien eskaintza egiten zelarik hartan. Erregearen, herriaren, kosmosaren eta Prajapati jainkoaren beraren gorentasuna azpimarratzen da Indiako erritu nagusia den horretan.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erritu hau, Rig Vedako oso antzinako (ziuraski K.a. VII. mendekoa) 1, 162-163 ereserkietan aipatzen da.

Baita Vayasaneii Sanjita 22 eta hurrengoetan ere.

Mahabharata testu epikoan (ziuraski K.a. VI. mendekoa) badago "Asvamedikha Parva" izeneko atal edo parva bat, zaldi-sakrifizio hau aipatzen duena, Iudishtir erregeak egina bere anaia heroiak ziren Pandaven laguntzarekin.

Ramaianan (K.a. III. mendekoa beharbada) ere aipatzen da.

K.a. V. mendean, Siddhartha Gautama budak, praktika hau salatu zuen, utzia izan zena.

K.a. II. mendean, erritu hau berriz bizitu zen, eta, ziuraski, XI. mendera arte jarraitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]