Asia
Afrika-Eurasiatik Europa eta Afrika kenduz Asiako kontinentea geldituko zaigu. Mugak ez dira oso zehatzak: Asiak eta Afrikak Suez ubideko lekuren batean elkar topatzen dute. Asia eta Europaren arteko muga hegoaldetik iparralderaino Dardaneletan zehar, Marmara itsasoan eta Helespontoan, Itsaso Beltzan, Kaukasoko mendilerroaetan, Kaspiar Itsasoan eta Ural ibaia eta Ural mendilerroan zehar doa. Ikusezazu ere Eurasia.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Adituek diote gizakia Afrikan sortua zela eta hortik Asiara joan zen, zenbait espezietan garatu eta gaur egungo Homo sapiensera heldu arte.
Mesopotamia, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea, 5.000 urte baino gehiago sumeriarrak okupatua zen, eta lehendabiziko hiriak eratuak ziren: Ur, Uruk edo Lagash.
Antzinaroan zehar, Asian Indus haraneko eta Yangtze ibaian zibilizazio inportanteak sortu ziren. Asian ere sortu ziren hiru erlijio monoteista handienak: kristautasuna, islama eta judaismoa.
[aldatu] Geografia fisikoa
Asia 44 milioi km² area baino gehiago ditu, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga edozein kontinentearen zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.
Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:
- Iparraldetik: Txeliuskin lurmuturra (Errusia).
- Hegoaldetik: Roti uhartea (Indonesia).
- Mendebaldetik: Baba lurmuturra (Turkia).
- Ekialdetik: Dezhnev lurmuturra (Errusia).
[aldatu] Deskribapena
[aldatu] Kostaldea
Asiako kostaldea malkartsua da oso, barneko itsaso asko edukita (Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, etabar); golkoak (Persiako golkoa, Omango golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golko, Tonkingo golkoa, Anadirreko golkoa eta abar); penintsulak (Anatolia, Arabia, India, Malaka, Indotxina, Korea, Kamtxatka eta abar) eta aldameneko uharteak (Zipre, Maldivak, Sri Lanka, Indonesiar uhartedia, Taiwan, Japonia, Sakhalin, Siberia Berriko uharteak, Ipar Uhartea, Zembla Berria, eta abar).
[aldatu] Orografia
Asia munduko kontinenterik menditsuena da eta bertan aurkitu ditzakegu munduko mendirik altuenak, adibidez, Everest, K2 edo Annapurna famatuak, guztiak Himalaia mendilerroan. Hala ere baditu lautada handiak ere, hala nola Siberia, eta basamortuak, hala nola Gobi eta Arabiakoa.
[aldatu] Hidrologia
Asian ibai nagusi asko daude:
- Ozeano Artikoan: Obi, Jenisei edo Lena;
- Ozeano Barean: Amur, Huang He, Yangtze eta Mekong;
- Ozeano Indikoan: Brahmaputra, Irawadi, Ganges eta Indus;
- Persiako golkoan: Tigris eta Eufrates; eta,
- Barneko endorreikar arroan: Amu Daria eta Sir Daria
Baditu baita ere laku inportanteak:
- Ur gazikoak: Kaspiar itsasoa, Aral itsasoa eta Itsaso Hila;
- Ur gezakoak: Baikal aintzira.
[aldatu] Geografia politikoa
[aldatu] Azpisailkapena
Geografikoki, hau da sailkapen nagusia:
- Mendebaldeko Asia
- Asiako Ekialdea
- Hego-ekialdeko Asia
- Iparraldeko Asia (Siberia eskualdea)
- Hegoaldeko Asia
- Erdialdeko Asia.
Hona hemen, taula batean:
| Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
|
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
|
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam |
||
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |
||
Europaren ikuspuntutik Asia osoa ekialde izenaz ezaguna zen eta badaude ohiturazko sailkapen bi distantzia kontuan hartuta:
- Hegoaldeko Europan:
- Ekialde Hurbila: Libano, Palestina, Israel, Turkia, Jordania, Siria, Irak eta Arabia, Afrikan dagoen Egipto tartean.
- Ekialde Ertaina: Iran, Pakistan, India eta ingurukoak.
- Ekialde Urruna: Txina, Korea, Japonia eta Ozeano Bareko herrialdeak.
- Herrialde anglo-saxoiak:
- Middle East (euskaraz: Ekialde Ertaina), Ekialde Hurbilako herrialdeak barruan Turkia izan ezik.
- Far East (euskaraz: Ekialde Urruna), India tartean, eta batzuetan baita Pakistan eta Afganistan ere.
Bai batentzat bai bestearentzat Errusia Europa da.
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Estatuak
[aldatu] Estaturik gabeko nazioak
[aldatu] Demografia
Asiako biztanleria gehiena mongoloide jatorrizkoa da, baina Ekialde Hurbilan kaukasoarrak dira nagusiak. Badago negroide gutxiengoa ere.
Asia munduko kontinenterik populatuena da, hiru mila eta bostehun milioietatik lau mila milioietara biztanle izaki.
[aldatu] Hizkuntzak
Kontinentean hizkuntza asko erabiltzen dira, haien artean txinera hiztun gehien duen hizkuntza. Nagusiak hauek dira:
- Txinera,
- Hindi
- Arabiera,
- Japoniera,
- Bahasa indonesiera,
- Koreera,
- Turkiera,
- Hebreera,
- Persiera,
- Birmaniera,
- Tailandiera,
- Tagalog,
- Errusiera,
- Armeniera,
- etabar.
Kolonizazioaren eraginez ingelesa eta frantsesa erabiltzen dira antzinako kolonietan.
[aldatu] Erlijioak
Asiako gehienen erlijioak budismoa, islama eta hinduismoa dira, baina jarraitzaile asko dituzte konfuzianismoak, taoismoak, sintoismoak, judaismoak, animismoak, eta bestek ere.
[aldatu] Kultura
Afrika-Eurasia |
Amerika |
Eurasia |
Ozeania |
||||||||||||||||||||||||
Afrika |
Antartika |
Asia |
Ozeania |
Ipar Amerika |
Hego Amerika |
||||||||||||||||||||||
|
Gondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Ur • Vaalbara |
|||||||||||||||||||||||||||
|
Kontinente mitiko eta teorizatuak Atlantida • Kerguelen goi ordokia • Lemuria • Mu • Terra Australis • Zeelandia |
|||||||||||||||||||||||||||