Asiako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asiako satelite irudia

Asiako geografia munduko kontinenterik handienaren geografia da. Asiak 44 milioi km² azalera baino gehiago du, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga, kontinente bietako zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.

Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde geografikoak
Erdialdeko Asia Ekialdeko Asia Iparraldeko Asia Hegoaldeko Asia Hego-ekialdeko Asia Hego-mendebaldeko Asia
Kaukaso
Kaspiar Itsasoa
Estepa errusiarra
Japonia
Koreako penintsula
Txinako ibai handiak eta basamortuak
Mongolia
Mantxuria
Siberia
Ural mendiak
Errusiako ibai handiak
Himalaia
Indiako penintsula
Indiako ozeanoko uharteak
Indo-gangear ordokia
Dekan goi-ordokia
Malasiar penintsula
Indotxina
Indiako eta Ozeano Bareko uhartediak
Anatolia
Zipre
Mashreq
Arabiar penintsula
Irango goi-ordokia
View on Caucasus.jpg Lanzhou-rio-amarillo-d01.jpg Tajgo.jpg TajMahalbyAmalMongia.jpg Luang Prabang Phou Si 2.jpg Beer-Sheeva Negev.jpg

Kostaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia munduko kontinenterik handiena izanda hiru ozeanotan ditu kostaldeak:

Asiako kostaldea malkartsua da oso, barneko itsaso asko edukita (Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, etabar) eta baita golkoak ere (Persiako golkoa, Omango golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golkoa, Tonkingo golkoa, Akabako golkoa, eta abar).

Penintsulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiak penintsula ugari ditu:

Uharte eta uhartediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinentetik aparte, Asiak baditu uharte ugari, tartean munduko handienetariko batzuk, Borneo edo Sumatra adibidez, edo munduko populatuenetarikoak, Java edo Honshu adibidez.

Beste uharte famatuak honako hauek dira:

Bestetik munduko uhartedi nagusi batzuk Asian daude: Maldivak, Indonesiar uhartedia, Japonia, Siberia Berriko uharteak, Zembla Berria, etabar.


Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian ibai nagusi asko daude:

Hauexek dira Asiako hogei ibairik luzeenak:

Zb. Izena Luzera
1 Yangtze 6.300 km
2 Huang He 5.464 km
3 Lena 4.400 km
4 Mekong 4.350 km
5 Irtish 4.248 km
6 Jenisei 4.090 km
7 Ob 3.650 km
8 Behe Tunguska 2.989 km
9 Indus 2.900 km
10 Brahmaputra 2.900 km
11 Amur 2.824 km
12 Eufrates 2.800 km
13 Viliouï 2.650 km
14 Amu Daria 2.540 km
15 Ganges 2.510 km
16 Ishim 2.450 km
17 Ural ibaia 2.428 km
18 Salween 2.400 km
19 Oleniok 2.292 km
20 Aldan 2.273 km

Lakuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiak ere baditu laku inportanteak:


Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia munduko kontinenterik menditsuena da eta bertan aurkitu ditzakegu munduko mendirik altuenak, adibidez, Everest, K2 edo Annapurna famatuak, guztiak Himalaia mendilerroan. Hala ere baditu ordoki handiak ere Siberia bezalakoa, goi-ordokiak, goi-ordoki tibetarra adibidez, eta basamortuak Gobi eta Arabiakoak bezalakoak.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himalaia hegazkin batean ikusita.

Munduko zenbait mendilerro nagusienak Asian daude, adibidez:

Munduko mendirik altuenak ere Asian aurkitu ditzazkegu:

# Izena Altuera (m) Mendilerroa Eskualdea
1 Everest/
SagarMatha /
Chomolungma
8.848 Mahalangur Himalaia Nepal / Tibet
2 K2/
Godwin Austen
8.611 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan / Xinjiang)
3 Kangchenjunga 8.586 Kangchenjunga Himalaia Nepal / India
4 Lhotse 8.516 Mahalangur Himalaia Nepal / Tibet
5 Makalu 8.485 Mahalangur Himalaia Nepal / Tibet
6 Cho Oyu 8.188 Mahalangur Himalaia Nepal / Tibet
7 Dhaulagiri 8.167 Dhaulagiri Himalaia Nepal
8 Manaslu 8.163 Manaslu Himalaia Nepal
9 Nanga Parbat 8.126 Nanga Parbat Himalaia Kaxmir (Pakistan)
10 Annapurna I 8.091 Annapurna Himalaia Nepal
11 Gasherbrum I 8.080 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan / Xinjiang)
12 Broad Peak 8.051 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan / Xinjiang)
13 Gasherbrum II 8.034 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan / Xinjiang)
14 Shishapangma 8.027 Langtang Himalaia Tibet
15 Gyachung Kang 7.952 Mahalangur Himalaia Nepal / Tibet
Gasherbrum III 7.946 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan)
16 Annapurna II 7.937 Annapurna Himalaia Nepal
17 Gasherbrum IV 7.932 Baltoro Karakorum Kaxmir (Pakistan)
18 Himalchuli 7.893 Manaslu Himalaia Nepal
19 Distaghil Sar 7.884 Hispar Karakorum Kaxmir (Pakistan)
20 Ngadi Chuli 7.871 Manaslu Himalaia Nepal
Nuptse 7.864 Mahalangur Himalaia Nepal

Basamortuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian daude munduko basamortu nagusietako hainbat, besteak beste Gobi (Mongolian), Taklamakan (Txinan), Karakum (Turkmenistanen), Arabiar basamortua (Arabian), Dasht-e Kavir (Iranen), Siriar basamortua (Siria, Irak, Jordania eta Saudi Arabiako lurretan) edo Negev (Israelgo hegoaldean).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asiako geografia Aldatu lotura Wikidatan