Asiako literatura
Asiako literatura kontinente hartan egindakoa da. Nagusiki, aztertuko dugu arabieraz, hebreeraz, hindiz, japonieraz, turkieraz eta txineraz idatzitakoa.
Bestela, aipatu behar ditugu beste hizkuntza batzuetan idatzi duten Asian jaiotako egileak, Rudyard Kipling (India, ingelesez, 1865-1936) edo Marguerite Duras (Vietnam, frantsesez, 1914-1996) kasu.
Asiako bost idazlek eskuratu dute Nobel Saria 2006 arte: Rabindranath Tagore (India, 1913), Shmuel Yosef Agnon (Israel, 1966), Yasunari Kawabata (Japonia, 1968), Kenzaburo Oe (Japonia, 1994) eta Gao Xingjian (Txina, 2000).
Beste idazle ezagun batzuk hauexek dira: Sun Tzu (Txina, k.a. 544-496), Sima Qian (Txina, k.a. 145-90), Li Bai (Txina, 701-762), Du Fu (Txina, 712-770), Murasaki Shikibu (Japonia, 973-1014?), Matsuo Basho (Japonia, 1644-1694), Yasar Kemal (Turkia, 1923-), Subhash Kak (India, 1947-), eta Takeshi Kitano (Japonia, 1947-).
Hizkuntzakako literatura[aldatu]
- Arabierazko literatura
- Hebreerazko literatura
- Hindizko literatura
- Japonierazko literatura
- Persierazko literatura
- Turkierazko literatura
- Txinerazko literatura
Liburuak[aldatu]
- Kama Sutra: Indian idatzitakoa IV. mende inguruan.