Asiako liztor
| Asiako liztor | |
|---|---|
| Asiako liztorra | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Arthropoda |
| Klasea: | Insecta |
| Ordena: | Hymenoptera |
| Familia: | Vespidae |
| Generoa: | Vespa |
| Espeziea: | Vespa velutina Lepeletier, 1836 |
Asiako liztorra (Vespa velutina) Txinan jatorria duen liztor-espeziea da, gorputza beltza duena.
Eduki-taula |
Ezaugarriak[aldatu]
Liztorra izateko nahiko handia da: 30 milimetro inguru luze da. Erkatze aldera, bertako erle arrunta (apis mellifera) baino hiru aldiz handiagoa da[1].
Azpiespezieak[aldatu]
Euskal Herrian vespa velutina nigrithorax bakarrik bizi arren, badaude beste azpiespezie asko munduan zehar:
- Vespa velutina ardens (Buysson, 1905)
- Vespa velutina auraria (Smith, 1852)
- Vespa velutina celebensis (Pérez, 1910)
- Vespa velutina divergens (Pérez, 1910)
- Vespa velutina flavitarsus (Sonan, 1939)
- Vespa velutina floresiana (van der Vecht, 1957)
- Vespa velutina karnyi (van der Vecht, 1957)
- Vespa velutina mediozonalis (Pérez, 1910)
- Vespa velutina nigrithorax (Buysson, 1905)
- Vespa velutina sumbana (van der Vecht, 1957)
- Vespa velutina timorensis (van der Vecht, 1957)
- Vespa velutina variana (van der Vecht, 1957)
Espezie inbaditzailea Euskal Herrian[aldatu]
2005ean lehendabizikoz egurra zeraman itsasontzi batean Bordeleko portuan agertu zenetik[1], Europan espezie inbaditzailetzat jotzen dute. Asiako liztorrak, erlauntzak erasotzeaz gain[2], hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarma egoera sortu ditu[3]. Zuhaitzetan, lau eta sei metro artean, bere habia jartzen duen liztor hau jadanik zenbait urtez Ipar Euskal Herrian izan arren, 2010an lehendabizikoz Hego Euskal Herrian aurkitu zuten, izan ere, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak eta Neiker-Tecnalia erakundeak Irunen espezimen batzuk topatu zituzten[4].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ a b Arratibel, Ainara (2011-05-10), «Erleen borrero, erlezainen amesgaizto», Berria, http://paperekoa.berria.info/gizartea/2011-05-10/020/001/erleen_borrero_erlezainen_amesgaizto.htm.
- ↑ Arratibel, Ainara (2011-05-10), «Arriskuetatik harago, natura aberasten», Berria, http://paperekoa.berria.info/gizartea/2011-05-10/021/001/arriskuetatik_harago_natura_aberasten.htm.
- ↑ «Tourists warned as Asian hornets terrorise French», The Telegraph, 2009-8-19, http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/europe/france/6049302/Tourists-warned-as-Asian-hornets-terrorise-French.html.
- ↑ «La avispa asiática ya está aquí», Noticias de Gipuzkoa, 2010/11/23, http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/11/23/sociedad/euskadi/la-avispa-asiatica-ya-esta-aqui.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Liburuxka informatiboa.
- (Euskaraz) Espeze inbaditzaile hau kontrolatzeko ekimenak.
- (Frantsesez) Asiako liztorren aurkako zepoak egiten.
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |