Asian Dub Foundation
| Asian Dub Foundation
|
||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | Londres |
|
| Musika mota | Breakbeat, dub, dancehall, ragga | |
| Urteak | 1993 - egun | |
| Diskoetxeak | Slash, Virgin, FFRR, EMI | |
| Webgunea | www.asiandubfoundation.com | |
| Taldekideak | ||
| Steve Chandra Savale (Chandrasonic) Sanjay Gulabbhai Tailor (Sun-J) John Pandit (Pandit G) Prithpal Rajput (Cyber) Aktarv8r Martin Savale Al Rumjen |
||
| Lehenagoko taldekideak | ||
| Deeder Zaman Rocky Singh Dr Das Ghetto Priest Lord Kimo MC Spex |
||
Asian Dub Foundation britainiar musika electroniko-taldea da, rock instrumentuak erabiliz- punkaren eragina adierazteko- breakbeat, dub, dancehall eta ragga nahasten dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Taldea 1993an sortu zen "Identical Beat" dokumentalaren ondorioz. Filma Londresko Farringdon Community Music Housen grabatu zuten eta asiar umeei musikaren oinarrizko teknologia irakasteari buruzkoa zen. Aniruddha Das irakaslea, John Pandit gazte-langilea eta Deeder Zaman 14 urteko bengaliar raperoak Asian Dub Foundation izeneko sound systema sortu zuten.
Lehendabiziko maketei esker, "Nation Records" diskoetxearekin kontratua sinatu eta Conscious izeneko lehendabiziko EP grabatu zuten 1994an. Lehendabiziko EP honetan punk to ambient eta bengaliar folk abestien eragina nabarmena zen[1]. Lehendabizko hit Rebel Warrior abestia zen, 1920ko hamarkadan Kazi Nazrul Islam bengaliar poetak idatzitako "Bidrohi" poeman oinarrituta[2].
Bigarren albumak Rafi's Revenge zuen izena, non Naxalite abestian Indiako naxalita ideologia goretsi zuten.
2001ean "La Haine" eta 2004an "La Bataille d'Alger" filmerako soinu bandak egin zituzten. Tartean, 2003an Enemy of the Enemy albuma argitaratu zuten, non Sinéad O'Connorren lankidetza izan zuten. Urte hartan 100.000 ikusleen aurrean aritu ziren Dordoinako Larzac herrian, José Bové laboraria omentzeko kontzertu batean.
2006ko irailean, Gaddafi: A Living Myth dub/punk opera estreinatu zuten Londresko Coliseum antzerkian. 2007ko udaberrian Timefreeze 1995-2007 bilduma atera zuten, non Public Enemy taldeko Chuck Dren laguntza izan zuten. Hurrengo urtean "Punkara" izeneko albuma atera zuten.
[aldatu] Diskografia
[aldatu] Albumak
[aldatu] Asian Dub Foundation
| Zbk. | Izena | Urtea | Postua (UK Albums Chart) |
Oharra |
|---|---|---|---|---|
| 01 | Facts and Fictions | 1995 | ||
| 02 | R.A.F.I. | 1997 | Frantzian bakarrik argitaratua | |
| 03 | Rafi's Revenge | 1998 | #20 | |
| 04 | Conscious Party | 1998 | Frantzian bakarrik argitaratua | |
| 05 | Community Music | 2000 | #20 | |
| 06 | Frontline 1993-1997: rarities and remixes | 2001 | ||
| 07 | Enemy of the Enemy | 2003 | #81 | |
| 08 | Live: Keep Bangin' on the Walls | 2003 | (CD) | |
| 09 | Tank | 2005 | ||
| 10 | Time Freeze 1995/2007: The Best Of | 2007 | (CD) | |
| 11 | Punkara | 2008 | (CD) |
[aldatu] Dr. Das
- Emergency Basslines (2006)
[aldatu] Deeder Zaman
[aldatu] Ghetto Priest
- Vulture Culture
- Beyond Flesh
[aldatu] Singleak
| Urtea | Abestia | Postua (UK Singles Chart) |
Oharra |
|---|---|---|---|
| 1997 | "Naxalite" | #112 | |
| 1998 | "Free Satpal Ram" | #56 | |
| 1998 | "Buzzin'" | #31 | |
| 1998 | "Black White" | #52 | |
| 2000 | "Real Great Britain" | #41 | |
| 2000 | "New Way, New Life" | #49 | |
| 2003 | "Fortress Europe" | #57 | |
| 2003 | "1000 Mirrors" | #81 | Sinéad O'Connorrekin batera |
[aldatu] DVDak
- Asian Dub Foundation live: Asian Dub Foundation live (DVD) (2003)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Sharma, Samjay; Hutnyk, John; Sharma, Ashwani "Dis-orienting Rhythms: Politics of the New Asian Dance Music" Londres: Zed Books Ltd. ISBN 978-1-85649-469-4.
- ↑ Hutnyk, John: "Culture Move: On Asian Dub Foundation"