Asindeton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asindeton hitza grezieratik dator (ἀσύνδετον "lokailu gabea"). Errekurtso sintaktiko hau juntagailuen ezaz baliatzen da, hau da, juntagailu edo lokailu bat jarri beharrean, proposizioak ondo-ondoan jartzen dira. Esaterako "etxera joan nahi du; (baina) ezin du". Figura hau elipsi mota bat da eta, Xabier Altzibarren ustez, "juntagailuak kentzeak zalutasuna eta bizkortasuna ematen dio esaldiari". Metaketetan eta enumerazioetan, bestetik, "esanahia indartzen laguntzen du".[1]

Errekurtso hau estilo kontzeptistaren gustukoa da, hitz gutxitan esanahi ugari adierazteko. Zentzu honetan klasikoa da Julio Zesarren esaldia: "Veni, vidi, vici". Atsotitzetan ere ohikoa da asindetona: "Etxean otso, kalean uso".

Poesian asko erabili da. Hona hemen Gabriel Arestiren adibide bat:[2]

Lehen: Gazi.
Orain: Geza.
Gero: Gozo.
Euskera ura bezalakoa da.

Badago erabat aurkako den errekurtsoa: polisindeton alegia. Hau juntagailuak gehitzean datza.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar 72.or.
  2. Obra guztiak II, Donostia: Kriselu, 41.or

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]