Asisko Urmeneta
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko | |
| Jaio | 1965 | |
| Iruñea ( |
||
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965 -) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Egun Hoztan (Nafarroa Beherea) bizi da.
"Kebawe" izeneko blogean "kleptomaniac, passive smoker, microcephalic, fan of sours Aire, bi-sexual, debatable protestant, suicidal" adjektiboekin aurkezten dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Ibilbidea
Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu) eta hainbat album atera ditu.
Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten.
[aldatu] Bildumak
- "Hegoekialdeko Urruneko Legenda"
- "Erraondo"
- "I'm Pellot"
- "Biba festa"
- "Gartxot" (Argia, 2003). Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera egindakoa.
- "Okatxu hegal egiten" (Argia, 2010). Mattin Irigoien eta Adur Larrearekin batera egindakoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez)(Frantsesez)Asiskoz "Kebawe" blogean
- (Euskaraz) Asisko Urmeneta: "Gure bizitzan guk izan behar dugu protagonista" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-20)