Asiut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asiut[1] (arabieraz محافظة أسيوط) edo Likopolis, Goi Egiptoko XIII. nomoko hiriburua izan zen, Nilo ibaiaren ibarrean zegoena, Kairotik 359 kilometro hegoaldera. Gaur egun, Asiut gobernazio edo probintziako hiriburua da.

  • Izen egiptoarra: Sauty. Izen greziarra: Likopolis. Izen arabiarra: Asiut

Historia [aldatu]

Nubia eta Itsaso Gorritik zetozen karabanek bat egiten zuten merkataritza gune handi bat zen. Egiptoko XI. dinastian, hegoalderago zeuden Herakleopolis eta Tebaseko nomoekin gatazkan sartu zen. Hiri honetan, Upuat jainkoa gurtzen zen, nondik Likopolis izen greziarra datorren. Neoplatonismoaren sortzaile izan zen Plotinoren (205-270 jaioterria izan zen.

Gaur egun, hiri garrantzitsu bat da, izen bereko gobernazio edo probintziaren hiriburu delarik. Bere biztanleria, 2006ko azken erroldaren arabera, 343.498 biztanlekoa da, eta gune kopto nagusienetako bat da. Asiutetik gertu, 1902an amaitu zen esklusadun presa bat eraiki zen, nondik Ibrahimia izeneko kanala abiatzen den, Joseren Kanalarekin lotzen dena, Egiptoko ureztatze kanalik handiena, Nilo ibaiaren urak Birket Qarun lakuari ematen dizkionak, El Fayum eskualdean. Unibertsitate bat du.

Soldaduen irudiak Mesehtiren hilobian, XI. dinastia. Kairoko Egiptoar Museoa

Hondar arkeologikoak [aldatu]

Antzinako hiriaren hondakinik ez da geratzen, baina mendian zulatutako hilobiak monumentu bikainak dira. Hondakin garrantzitsuenak, badariar garaiko bere zeramika gorri eta beltz aurredinastikoak dira, baita IX, X eta XII. dinastietako zenbait hilobi ere.

Ernesto Schiaparellik, Egiptoko lehen tarteko aroko dignatarioen hilobiak industu zituen

Turingo Egiptoar Museoak, Dyafhapi, Shemes, Minhotep eta Upuautemhaten hilobietan aurkitutako zenbait objektu ditu.

Erreferentziak [aldatu]