Askapen Islamikorako Fronte Mairua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Askapen Fronte Moro Islamikoaren bandera

Askapen Islamikorako Fronte Mairua[oharrak 1] edo MILF (ingelesez: Moro Islamic Liberation Front, arabieraz: جبهة تحرير مورو الإسلامية‎‎Jabhat Tahrīr Moro al-ʿIslāmiyyah) Filipinetako hegoaldean kokatutako gerrilla musulman bat da[1]. Batez ere Mindanaoko Bangsamoro eskualdean, Sulu uhartedian, Palawanen eta Basilanen da garrantzitsua[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MNLFren bandera

1960ko hamarkadan Jabidahko sarraskia gertatu ondoren Nazio Askapenerako Fronte Mairua (MNLF) sortu zen, Bangsamororen autonomia eskuratu asmoz, Filipinetako hegoaldean.[3]. MNLFak hainbat ekintza armatu egin zituen euren helburuak lortzeko asmoz, tartean hilketak zirela.[4][5] Manilako gobernuak armada bidali zuen Filipinetako hegoaldera insurjentzia kontrolatu asmoz. 1976an Muammar al Kadafik negoziazioa bultzatu zuen Filipinak et MNLFko buruzagia zen Nur Misuariren artean, eta honela MNLF-GRPH Tripoliko Akordioa erdietsi zen, non gobernuak MNLFri eskualdean autonomia partzial bat ematen zion.[6]

Akordioa sinatzeak eztabaida handiak sortu zituen MNLFren buruzagien artean.[7] eta honek haustura sortu zuen, 1977an. Hashim Salamat eta beeste 57 ofizialek "Lidertza Berria" dieturikoa osatu zuten. Misuarik Salamat kaleratu zuen, 1977ko abenduan eta honek buruzagitza Kairora eraman zuen, Egipton eta 1980an Lahorera, Pakistanen. Bertan aktibitate diplomatiko handia hasi zuen eta 1984an Askapen Islamikorako Fronte Mairua sortu zuen.[6] Muammar al Kadafi laguntzaile garrantzitsua bilakatu zen.[8][9][10]

Bereizketaren ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AIFMko kide bat

1987ko urtarrilan MNLFk eta Filipinetako Gobernuak autonomia partzial baten eskaintza sinatu zuten[7], Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa sortuz. MILFek, ordea, ez zuen hau onartu eta bere insurjentzia operazioekin jarraitu zuen. 1997an Manila eta MILFen arteko su-eten bat sinatu zen, bien arteko operazio ofentsiborik ez egitea onartuz, baina 2000. urtean Filipinetako Armadak hautsi egin zuen, Joseph Estrada presidentearen ardura-pean. Honi erantzunez jihad bat deitu zuten gobernuaren, bere herritarren eta babesleen aurka. Gloria Macapagal-Arroyo presidenteak berriro ere su-etena sinatu zuen eta MILFek bake eztabaidak berriro hasi zituen.[11]

Oin-oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izenaren itzulpen hau GARAk ematen du, artikulu honetan. Berriak izen bera itzultzeko "Askapen Islamiarrerako Fronte Mairua" erabiltzen du. Ezker Abertzaleak ere erabili izan du itzulpen gisa "Mindanaoko askapenerako Islamiar Frente Moroa" eta Sortuk "Askapenerako Fronte Mairu Islamikoa". EHUren Egungo euskararen hiztegian MNLF taldea "Nazio Askapenerako Fronte Mairua" gisa agertzen da. EiTBk, ordea "Askapen Islamikorako Fronte Moroa" erabiltzen du bere hiztegian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Orlando de Guzman (2003-05-06), Online Article:The Philippines' MILF rebels, BBC News, http://news.bbc.co.uk/2/hi/asia-pacific/3003809.stm .
  2. Philippines CIA World Factbook, 2006
  3.   Guide to the Philippines conflict, BBC News, 2009-12-18, http://news.bbc.co.uk/2/hi/asia-pacific/7887521.stm .
  4.   , Cdi.org, 2002-02-15, http://www.cdi.org/terrorism/moro.cfm .
  5.   John Pike (2010-06-04), Globalsecurity.org, http://www.globalsecurity.org/military/world/para/milf.htm .
  6. a b   Abuza, Zachary (2003), Militant Islam in Southeast Asia: crucible of terror, Lynne Rienner Publishers, 39, 115. orrialdeak, ISBN 978-1-58826-237-0, http://books.google.com/books?id=QqgiE94IAmIC .
  7. a b The Long Struggle to Silence the Guns of Rebellion: A Review of the Long and Winding Trail to the Elusive Peace Agreements by The CenSEI Report
  8.   Geoffrey Leslie Simons, Libya: the struggle for survival, 281. orrialdea .
  9.   A Rogue Returns - Libya quietly makes a comeback, AIJAC, 2003, http://www.aijac.org.au/review/2003/282/Libya-return.html .
  10.   Brian Lee Davis (1990), Qaddafi, terrorism, and the origins of the U.S. attack on Libya .
  11. {{erreferentzia| url=http://www.cdi.org/terrorism/moro.cfm | izenburua=In the Spotlight: Moro Islamic Liberation Front | argitaletxea=Terrorism - Terrorist Network

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]