Askatasunaren Domina Presidentziala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Askatasunaren Domina.

Askatasunaren Domina Presidentziala (ingelesez Presidential Medal of Freedom) Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak emandako sari bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Urrezko Dominaren baliokidea, eta Estatu Batuetako sari zibil gorena da. "Estatu Batuen segurtasun nazional edo interesen mesedetan, munduko bakearen mesedetan, kulturaren mesedetan edota beste ekimen garrantzitsu publiko edo pribatutan eginiko merituzko ekarpena" egin duten pertsonen errekonozimendu bezala diseinatua dago. Agindu exekutiboz (eta ez Estatu Nagusiko Nagusi Batzarraren erabakiz) ematen den sari zibil bat den arren, domina hau militarrei ere eman dakieke, uniformean eraman dezaketena.

Sariaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harry Truman presidenteak ezarri zuen 1945ean Bigarren Mundu Gerran zehar eginiko zerbitzua ohoratzeko 9590 dekretu exekutiboaren bidez, 1945eko uztailak 21ean sinatua, 10 FR 9203 Erregistro Federala, 1945eko uztailak 25. John Fitzgerald Kennedy presidenteak dominaren ematea aldatu zuen 1963an dekretu exekutibo baten bidez, 11085a, dominaren ematearen asmoa hedatuz.

Domina urtero ematen da, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Egunaren bezperan, eta beste batzuetan Presidenteak erabakitako egun batean. Onuradunak Presidenteak aukeratuak dira, honen ekimenez edo gomendioak jarraituz. Dominaren berraktibatzearen xedeak Zerbitzu Zibilaren Batzarraren tamaina eta ardurak ere handitu zituen saria ezberdintzeko, eta, beraz, gomendio iturri garrantzitsu bezala balio zezakeen.

Domina pertsona bati behin baino gehiagotan eman dakioke (John Kenneth Galbraith eta Colin Powell adibidez) eta hil ondoren ere eman daiteke (John Fitzgerald Kennedy, Roberto Clemente eta Paul Bryant esaterako).

Calcutako Ama Teresak Askatasunaren Domina jasotzen du Ronald Reagan presidentearen eskutik.
George H. W. Bush presidenteak Ronald Reagani ematen dio Askatasunaren Domina 1993an.

Domina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domina eta miniaturazko beste apaindura gehigarri batzuk, gorbata itxiturarekin.

Askatasunaren Domina presidentzialaren intsigniak bost puntako izar baten forma du, urre zuriz esmaltatua, horren atzean kolore gorriz esmaltatutako pentagono bat duela; diskoak hondo urdin esmaltatuan hamairu urrezko izar ditu (Estatu Batuetako Zigilu Handitik hartua), eta barnean urrezko eraztun bat. Amerikako urrezko arranoak luzatutako hegoekin izarraren puntuetan. Lepoan eramaten da ertzean zerrenda zuriak dituen zinta urdin batekin.

Dominaren serie berezi bat dago, distintziodun Askatasunaren Domina Presidentziala bezala ezagutua, dominak izarra du, eta zinta banda bezala erabiltzen da eskuin sorbaldan, bere errosetarekin (urdina ertz zuriekin, bere erdian dominaren diskoa daramana). Domina paparraren ezkerrean ere erabil daiteke, Amerikako zilarrezko arrano batekin distintziodun domina baten kasuan.

Saria jaso dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da zehazki ezagutzen zenbatek jaso duten sari hau, baina 20.000tik gora dira behintzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Askatasunaren Domina Presidentziala Aldatu lotura Wikidatan