Askenazi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Askenaziak
(יהודי אשכנז Y'hude Ashk'naz)
Moses Isserles Vilna Gaon Heinrich Heine Sigmund Freud Theodore Herzl Gustav Mahler Albert Einstein Emmy Noether Franz Kafka Golda Meir George Gershwin John von Neumann Leonard Bernstein Anne Frank
Biztanleak guztira 8–11.2[1] milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Israel: 2,8–4 milioi[2]
 Ameriketako Estatu Batuak: 5–6 miloi
Hizkuntza Historikoak: Yiddish
Egungoak: hebreera eta herrialdekoa
Erlijioa Judaismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Juduak

Askenaziak (hebreeraz: אַשְׁכֲּנָזִים, ˌaʃkəˈnazim, sing.: [ˌaʃkəˈnazi]), Alemaniako Rhin ibaiaren arroan, hegoaldeko Alsaziatik iparraldeko Renaniaraino, Erdi Aroan bizi ziren juduen ondorengoak dira. Erdi Aroko hebreeraz Ashkenaz eskualdea eta Alemania izendatzeko toponimoa izan zen eta ashkenazim, beraz, alemaniar judu esan nahi zuen. Gero, mendebalde eta erdialdeko juduek, bertan ikasi ondoren, bere buruarentzat izendapen hori aldarrikatu zuten.

Askenazi juduek, XI. eta XIX. mendeen artean handik Hungaria, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Errusia, Ukraina eta beste lekuetara migratu zirenean, bere hizkuntza zen yiddisha eraman zuten. Hala ere, bertoko komunitate nagusiak (Speyer, Worms eta Mainz) bere kultura eta liturgiaren sehaskatzat hartzen zuten. Hiru komunitateek SHUM (Shpira, Vermayza eta Magentza-ren lehenengo letrak) izeneko liga sortu zuten.

Nahiz eta XI. mendean judu guztien %3a baino ez izan, 1931rako %92a ziren. Egun %80a dira[3], bigarren taldea sefardiak izanik.

Erreferentziak [aldatu]