Asmakuntza
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
Asmakuntza ezaugarri, propietate eta erabilera berriak dituen objektu, teknika edo prozesua da. Historian zehar izandako asmakuntzak erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetu izan dituzte gehienetan; armen kasuan esaterako horrela izan ez bada ere. Aspaldiko gizakiek asmakizunak oinarrizko beharrak (janaria, loa, berotasuna,... ) asetzeko gauzatu zituzten. Gaur egun, aldiz, asmakizunek hain oinarrizkoak ez diren nahiak asetzeko balio dute, kontsumo erraldoian agian jauziz (home zinema, ordenagailuak,DVDak etab.)
Asmakizunak eraikitzeko orduan, nabaria da diseinuaren inportantzia. Asmakizun bat merkatuan antzerako asmakizunen aldean hobea izateko, zenbait ikuspegi aztertu behar ditugu: materialen aukeraketa, piezen itxuren aukeraketa, erabilgarritasuna eta amaitzeko asmakizunaren salneurria. Noski, irudimena da nagusi asmakizun hobeak eta kalitate hobekoak lortzeko asmorekin. Dena den, gizakiak, nahiz eta asmakizun pila plazaratu mendeetan zehar, ez gara izan gai gudekin, gosearekin eta giza injustiziekin amaitzeko, ezta gure planetaren etorkizuna bermatzeko (berotze globala, desforestazioa,...)