Asperger sindromea
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Asperger sindromea espektro autisten mota bat bezala ulertu egiten da. Horren arabera baldintza mental eta konduktual batzuen multzoa da. Sindromea duen pertsonak giza elkarrekintzarako eta komunikaziorako zailtasunak izan ohi ditu. Horrez gain, bere gustuko jarduera eta interesak nahiko mugatuak eta kasu askotan estereotipikoak izaten dira.
2006. urtean Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna sortu zen,[1] Hans Asperger jaio zenetik ehun urte pasatu zirelako eta hogeita bost urte nazioartean Lorna Wingek asaldura ezagutzera eman zuelako. 2007tik otsailaren 18an, Hans Asperger jaiotze egunean, Asperger Nazioarteko Eguna egiten da.
[aldatu] Autismoa eta Asperger sindromea
Autismoa eta Asperger sindromearen arteko desberdintasuna, Asperger sindromea duten pertsonek mintzairaren garapenean atzerapenik ez dutela da, beraz, haur baten lehen hitz eta esaldiak, sindromea ez duen haur baten adin berdinean agertzen dira.[2] Hala ere, atentzioa deitzen duten bereizgarri kualitatibo batzuk ager daitezke haurrengan (gramatikari dagokionez, esaterako). Nahiz eta agerpen eta hautemate adina goiztiarra izan, sindromearen bereizgarrietako asko garapenaren fase berantiarragoetan antzematen dira, gizartearekin elkarrekintzan hastean.[3]
[aldatu] Kontzeptuaren garapena
Sindromearen lehen deskribapena Hans Asperger psikiatra eta pediatra austriarra egin zuen, 1944an urtean. Ikerlari horrek gaitza definitzeko "psikopatia autista" hitza erabili zuen, baina hau ez zen oso termino garbia ezen "psikopatia" hitza pertsonalitate antisoziala duten pertsonekin erlazionatzen baita. Zoritxarrez, Hans Aspergerren sindromeari buruzko lanak bere klinikan izan zen sute batean galdu egin ziren. Ondorioz, psikologoen elkarteek bere ikerketak baztertu egin zituen. 1981an Lorna Wing psikiatrak hori guztia Psychological Medicine aldizkarian jaso zuen aldi berean Aspergerren lana goraipatuz. [4] Wing-en arabera, Aspergerrek "psikopatia" hitza pertsonalitatearekin erlazionatu nahi zuen. Kontzeptu klinikoa bezala Asperger sindromearen onarpen internazionala 1990eko hamarkadan gertatu zen eta American Psychiatric Associationen Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-4)en agertu zen lehen aldiz 1994ko edizioan (DSM-IV), hau da, Aspergerrek gaitza lehen aldiz azaldu eta 51 urtetara.
[aldatu] Sindromearen ondorioak
2009an Sevillan izandako Asperger sindromearen inguruko II Kongresu Internazionaleko konklusioetan agertutako definizioaren arabera, agerpen goiztiarreko ezgaitasun sozial bat da, informazioaren prozesamenduan alterazioa eragiten duena. [5] Sindromea duen pertsonak ez daukan pertsona batek baino inteligentzia maila handiagoa izan dezake, nahiz eta gehienetan adimen-koziente osoa normal edo ertaina izan. Noizbehinka, hizkera ezohiko eta bikaina erabiltzen dute, baina giza interakziorako elkarrizketetan, maila jaistera irits daiteke.[6] Ezaugarri azpimarragarri bat, pertsona hauek zeinu ez-hitzezko edo paralinguistikoak ezagutzeko ezgaitasuna da, baita hauek sortzeko ere. Hori dela eta, beste pertsonekiko kontaktua eta komunikazioa nahiko "arraro", baldarra, barregarria edo harroa iruditu ahal daiteke edota Kannerren sindromearekin (haurren autismoaren aldaera zeinean autismoaren ezaugarri klasikoak agertzen diren)[7] nahastu daiteke. Hala ere, Asperger sindromea dutenen inteligentzia maila normala izatearen eraginez, gainerakoek ez dituzte autista bezala hartzen, portaera berezia duten pertsona bezala baizik. Batzutan ere, Asperger sindromea izateak, normala baino altuagoa den inteligentzia maila bat izatea dakar edo talentu handiagoa izatea jarduera espezifiko desberdinetan.
Sindromea hau sendaezina kontsideratzen da eta 4 urterekin detekta daiteke.[8]
[aldatu] Ezaugarriak
Norbanako bakoitzaren arabera, sindromea modu ezberdin batean aurkeztuko da. Hala ere, badira ezaugarri komun batzuk:[9]
- Gainerako pertsonei begirada finko mantentzeko zailtasuna.
- Giza interakziorako zailtasunak (adin berdineko pertsonekin bereziki).
- Ez-hitzezko komunikazio patroien aldaketa.
- Interesak gai bakar batera edo gai kantitate txiki batera mugatuak izatea.
- Zurruntasun konduktuala.
- Xehetasun edo egoera baten ikuspegi orokorrei arreta berezia.
- Gehiegizko perfekzionismo eta metodismoa.
- Norbere itxurarekiko obsesioa.
- Hizkuntzarekiko hitzezko interpretazioa.
- Zailtasunak arazo pertsonalak hartzerako orduan eta metodismo ia obsesiboa gauzak antolatzeko.
- Sentimendu eta besteren eta norbere emozioak interpretatzeko zailtasuna.[10]
Jaiotzen diren 1000 haurretatik 2,6 eta 2,8 autismo mota honekin jaiotzen dira. Gizonezkoen artetan bost aldiz eragin handiagoa izaten du.[11] Sindrome hau nahiko berria da kontutan hartzen badugu komunitate zientifikoak sindrome bezala onartu zuen urtea; hori dela eta jende askok oraindik, profesional asko barne.
[aldatu] Asperger sindromea eta enpatia eza
Pertsona neurotipikoek (hau da, autismorik gabeko biztanleria), gainerakoen emozioak sentitzeko edo ezagutzeko gai dira, bestearen lekuan jartzeko (enpatia) gai direlarik. Gehiengoa, beste pertsonen egoera kognitiboen eta emozionalen inguruko informazioa erlazionatzeko gai dira ingurune eta gorputz hizkuntzak emandako informazioan oinarrituta, Asperger sindromea dutenek ordea ez, neurri batean esan daiteke "itsutasun emozionala" dutela.[12] Asperger sindrome maila altua dutenei, askotan irribarre baten esanahia ezagutzea ezinezkoa egiten zaie , zeharkako komunikazioa ezagutzea zailtzen diena. Honek guztiak, zailtasun handiak dakartza bai haurtzaro eta baita heldutasunean ere. Hala ere, esan beharrekoa da, norbanakoak duen sindrome mailaren arabera ulermena eta ez hitzezko seinaleak modu ia normalean ulertu ditzaketela.
Bestalde, askotan begi kontaktua saihesten duten eraginez, larritu edo estutu egiten baitira. Horren eraginez, besteen emozioak interpretatzeko zailtasunak eragiten dizkie. Ikerketa zientifiko batzuen arabera, pertsona neurotipikoek ez bezalako programazioa sinaptikoa dute. Horrela, batzuen inteligentzia gaingaratua azal dezake, nahiz eta inguruarekiko enpatiarik ez izan. Einsteinen gurasoek bere semea atzeratua zela pentsatzera iritsi ziren, ingurune sozialarekin konexiorik ez zuela eta; egun jakina da Asperer sindromea zuela.
[aldatu] Beste zenbait ezaugarri
Pertsona aspergerdun batek obsesioa izan dezake astronomiarekin, dinosauroekin, maketak eraikitzearekin eta abarrekin. Pazienteek jakin-min komunak dituzte, garraioa (trenak edo hegazkinak esate baterako) eta ordenagailuak, agian komunean izan ditzake aspektu fisiko, logiko eta kausa-efektuzkoak dituztelako. Fenomeno honen ondorioz, Hans Aspergerrek bere paziente gazteak "irakasle txikiak" deitu zituen, hamairu urteko gazte haien jakin-mina unibertsitateko irakasle baten adinako ezagutzetara bideratuta zegoelako.
Oro har ordenak eta gauzen sailkapenak arreta deitzen die. Interes horiek eginkizun baliagarri batekin bat egiten duenean bere bizitza oso baliagarria izatea iritsi daitekela. Haien interesak menderatzeko arrazonamendu findua, izugarrizko kontzentrazioa, jarrera hobezina eta memoria ia perfektua adierazte dute.
Era berean arazoak izan ditzake gurasoekin, haurra ez delako ohikoa den bezala sozializatzen. Horretaz gain kontuan hartu behar da arazoak dituztela ahozko komunikazioa ulertzeko momentua eta honek arazoak ekarri ditzaioke edo haien oinarrizko beharretaz paso egitea. Aspergerdun haur edo nerabeak sarritan ez du ulertzen zergatik besteak baztertu egiten duten edo zergatik ez dituen gauzak ulertzen. Honen ondorio hauek izan daitezke antsietate arazoak, depresioa, jokaera obsesiboa eta azkenik isolamendu sozialara iritsi daitezke. Nerabezarora heldu baino lehen edo nerabezaroan afektatuak diren pertsonak marginazioa edo eskola-jazarpena jasotzen dutenez normalean oso zaila izaten da gizartean integratzea eta eskolan aurrerapenak egitea.
[aldatu] Gaitzaren sintomak
Jarraian Asperger sindromeko sintoma batzuk aipatuko dira. Baina Aspergerdun pertsona guztiek ez dute zertan sintoma guztiak izan behar, autismo mailaren arabera aldatzen baita.
- Ukimenari eta zaratari sentikorra izan daiteke.
- Ibiltzerakoan edo kirola egiterakoan traketsa izan daiteke.
- Askotan zailtasunak ditu besteen emozioak ulertzeko momentuan.
- Besteen espresioak errekonozitzeko zailtasunak izan ditzake.
- Sarritan ez ditu txantxan ulertzen.
- Askotan ahots altuan, baxuan edo monotoma batekin hitz egiten dute.
- Ez dituzte aldaketa gustoko (eskolan, lanean edo eguneroko errutina)
- Hitz egiten oso goiz[13] edo beranduegi hasi daiteke.
- Irakurtzen goizegi edo beranduegi ikas dezakete.
- Gizarteratzen arazoak dituzte.
- Ez dute ulertzen besteek nola pentsatzen duten.
- Askotan interesa dute ordenagailuentzako jokuetan, kirol estadistiketan, telebistako programetan eta beste batzuetan.
- Ulertzen zailtasunak dituzte edo ez zaie joko sinbolikoa interesatzen.
- Modu errepikakorrean mugitzen dira.
- Haien heziketa zaila izan daiteke bai etxean baita etxetik kanpo. Egoskorrak izan daitezke.
- Sineskor eta inozo izan daitezke
- Esterotipia motorikoak: helbururik gabeko mogimenduen errepikapenak: kulunkatze errepikakorra, behatzen bihurkatzea, eskuak garbitzeko mogimenduak...[14]
- Bakarka hitz egiteko joera. Haien buruekin hitz egiteko joera.
[aldatu] Komunikazio zailtasunaren efektuak
Pertsona bat beste batekin hitz egiten duenean ahozko hizkuntza erabiltzen du. Horretaz gain ahots tonua, komunikazio ez berbala, eskuen mugimendua eta gorputz hizkuntza erabiltzen dute nahi dutena azaltzeko. Modu honetan, besteak hitz egiten duen bitartean bere aurpegiko keinuak eta gorputz mugimendua begiratzen du, zer esaten duten eta zer sentitzen duten jakiteko. Komunikazio ez berbala ulertzen ez dutenek informazio gehigarria galdu egiten dute.
Asperger sindromea duten pertsonek:
- Zailtasunak izan ditzakete besteen ahotsen soinua ulertzeko.
- Beste pertsonaren gorputz hizkuntza eta ahozko hizkuntzan bat ez datozenean nahastu egiten dira.
- Hitzek esaten dutena zehatz mehatz egiten saiatzen dira.
- Ez dira gai beste pertsona gaizki dagoenean konturatzea, besteak argi azaldu arte.
- Gerta daiteke pertsona batek kopeta zimurtzen duenean ez ulertzea gaizki egiten dagoela edo geldi egoteko.
- Ez dituzte txantxak, ironiak eta jergak ulertzen.
- Batzuetan ez dituzte besteen interesak ulertzen.
- Behin baina gehiagotan gauza berdinaz hitz egin dezakete.
- Baztertuak sentitu daitezke.
Asperger sindromeari "planeta okerra" sindromea deitu izan zaio, Asperger sindromea duten pertsonek nahiko normalak sentitzen direlako baina estralurtarrez beteriko mundu batean bizi dira. Sindrome hau duten pertsonentzat normala da hau edukitzea betidanik izan dutelako.
[aldatu] Gaitasunak, talentuak
Asperger sindromearekin gaixotuak sarritan:
- Logikako jokoetan oso onak dira, esate baterako xakean.
- Zentzuz jokatzen dute, oso arrazionalak dira.
- Askotan, berebiziko oroimena dute (musikala, zenbakizkoa…).
- Trebeak dira arauak, legeak eta gertaera garrantzitsuak gogoratzen.
- Batzuk matematiketan eta ordenagailuekin trebeak dira, logikarako eta matematikarako gaitasuna dutelako.
- Batzuk musikan bikainak izan daitezke, entzuteko gaitasun gehiago dutelako.
- Jakin min berezia dutenez, beraien eremua, adituak egiten dira.
- Balore asko dituzte, leialtasuna, zintzotasuna…
[aldatu] Gaitzaren jatorria
Lehenengo deskribapenaren ondore, Hans Asperger konturatu zen haur afektatuak eta beraien gurasoen artean antzekotasun bat existitzen dela. Hortik aurrera onartu da jatorri genetiko bat duela, baina ez dira ezagutzen oinarrizko mekanismoak. Datu batzuk bildu ondoren oso litekeena da baldintza poligenika izatea. Tartean sartuta dauden geneak normalean monoaminergika neurotrasmisioarekin lotuta dute. Jarrera poligenikoa azalduko zuen bere aldekortasun klinikoa, Tourette sindromea...
[aldatu] Ondorio sozialak helduengan
Nahiz eta Asperger duten helduak arazo berdintsuak izan, ez da normala haurren antzeko tratamendua jasotzea. Baldintza honen ondorio finala. Zailtasunak dituzte lana aurkitzeko edo diplomatura edo lizentziatura ikasteko. Besteekin konparatuta, oso zaurgarriak dira pobreziarekin, lana aurkitzen eta mantentzeko zailtasunak dituztelako. Benetan lan bat aurkitzen badute, gaiz-ulertuak izan daitezke, beraietaz baliatzen direlako. Aspergerdun batek pertsona normal bat baino gutxiago kobratzen du eta diskriminatzeko aukera dute. Bere komunikazio ezarengatik, beraiekin lan egiten duten jendea arazoak izan dezakete Asperger sindromea duten pertsona ulertzeko. Nagusiekin arazoak izan dezakete.
Asperger duten pertsonak, arazoak dituzte bikote-harreman bat edukitzeko edo ezkotzeko, beraien trebetasun sozialak mugatuak direlako. Baita ere oso zaurgarriak dira bizilagunekiko harremanetan. Beste alde batetik, Asperger daukaten helduak eginbide sozioekonomiko txikiak dutenak ezkontzen dira, titulu unibertsitarioak lortzen dituzte eta lana mantentzen dute bere joera logikoa erabiltzen dutelako.
2005. urtean, Simon Baron-Cohen Adult Asperger Assessment martxan jarri zuen. Asperger sindromea diagnostikatzeko instrumentua da eta honek balore hauek osatzen ditu: Enpatiaren konszientea eta Espektro Autismoaren kontzientea. Enpatiaren kontzientearen balioa txikia bada, Espektro Autismoaren kontzientearen balioa handia bata eta 5 baldintza eta 10 sintoma gutxienez betetzen badira, ebaluatutako subjetua autismoaren fenotipo handia adierazten du, eta aukera handia du Asperger sindromearekin kaltetua izana.
[aldatu] Eztabaida eta polemika
Existitzen dira hainbat aspektu eztabaidatsu Asperger sindromeari buruz, bereziki diagnostikatuak eta autodiagnostikatuak dauden pertsonekin. Hala ere, Munduko Osasun Erakundeak patologia bezala kontuan hartzen du.
Psikologiaren profesionak batzuen iritziz, txikitatik diagnostikatuak izan direna, beraien gurasoek superbabesten dute eta bukatzen dute sintomak maximizatzen. Nerabezaroan edo helduaroan diagnostikatuak izan direnean nortasun independiente bat sortzen dute, ez du tratamendurik tartekatzen. Profesional batzuen arabera esaten dute familiei ezin dela ezer esan afektatua Asperger duela, ondorio positiboak dutelako. 1994ko urteko DSM-IV diagnostikoan, Ameriketako Estatu Batuetako psikiatria erakundeak esan zuen Asperger sindromea autismoa ez bezalakoa dela.
[aldatu] "Ez da gaixotasuna"
Asperger sindromea diagnostikatu zaien helduek eusten dute ez dela gaixotasun bat baizik eta izateko forma bat. Asperger sindromea garapenaren nahasmendu bat da, eta neurobiologikoki mugatzen du informazioaren prozesamendua. Asperger sindromea desberdin agertzen da pertsona bakoitzean, baina denek zailtasun berdina dute: elkarrekintza soziala (gehienetan adin berdineko pertsonekin), zailtasunak, kontzeptuen abstrazioa jakiteko, hizkuntzaren interpretazio literala, sentimenduen interpretazioa eta bakoitzaren edo besteen sentimenduan interpretatzeko.
[aldatu] DSM-Vren proposamena diagnostiko saila bezala ezabatzeko
2010ko otsailaren 10ean DSM-V diagnostiko eskuliburuaren zirriborroa ezagutzera eman da. Bertan Asperger Sindromea diagnostiko kategoria independente moduan kentzeko proposatu egin da autismoaren kontzeptu orokorrean kokatzeko.[15] Gauza bera proposatzen da garapenaren nahaste orokortuekin.[16]
[aldatu] Diagnostikatzeko tresnak
- F84.5 Asperger Nahastea (299.80) diagnostikatzeko irizpideak. http://www.ceril.cl/
- DSM-IV-TRn oinarritutako Asperger Sindromea diagnostikatzeko testa: http://milminutos.awardspace.com/recursos_testasperger.htm
- DSM-Vren irizpideak Asperger Nahastea ezabatzeko (299.80). http://espectroautista.info/criterios-diagnosticos/DSM-V-SA
[aldatu] Sindrome hau pairatu duten pertsona ospetsuak
Pertsona ospetsu askok izan du Asperger Sindromea. Hona hemen adibide batzuk:
- Glenn Gould pianojolea. Peter Oswald psikiatrak diagnostikatuta.
- Daniel Tammet idazlea. Simon Baron Cohen psikiatrak diagnostikatuta.
- Bobby Fischer xake jokalaria. Steve A. Furman psikiatrak diagnostikatuta.
- Clay Marzo surfaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.deperu.com/calendario/1547/dia-internacional-del-sindrome-de-asperger
- ↑ Pilar Martin Borreguero: El síndrome de Asperger: ¿Excentricidad o discapacidad social? 121 or.
- ↑ http://logopediaz.files.wordpress.com/2007/11/sindrome-asperger_equipo_deletrea.pdf
- ↑ Wing, Lorna (febrero 1981). «Asperger's Syndrome: a Clinical Account». Psychological Medicine 11 (1): 115-130 or. doi:10.1017/S0033291700053332. ISSN 0033-2917. PMID 7208735
- ↑ http://espectroautista.info/textos/divulgaci%C3%B3n/conclusiones-II-congreso-internacional
- ↑ Rafael Jorreto Lloves: http://www.psicopedagogia.com/sindrome-de-asperger
- ↑ Olivares, Simón, Esteva eta Gómez: Pautas básicas y sistemas alternativos de comunicación,86.or
- ↑ Baron-Cohen, Jennifer; Richler; Bisarya, Dheraj; Gurunathan, Nhishanth; Wheelwright, Sally: http://intraspec.ca/autism/2003_BCetal_sysquoAS.pdf
- ↑ http://www.psicopedagogia.com/sindrome-de-asperger
- ↑ Pilar Martin Borreguero: El síndrome de Asperger: ¿Excentricidad o discapacidad social? 68.or.
- ↑ A. Fernández-Jaén, D. Martín Fernández-Mayoralas, B. Calleja-Pérez, N. Muñoz Jareño (2007). PDF: http://www.neurologia.com/pdf/Web/44S02/xS02S053.pdf(PDF)
- ↑ http://www.slideshare.net/fantolig/asperger-eta-rett-sindromeak
- ↑ DSM IV. Diagnostiko irizpidea D(1)
- ↑ Pilar Martin Borreguero: El síndrome de Asperger: ¿Excentricidad o discapacidad social?, 84 or.
- ↑ http://espectroautista.info/criterios-diagnosticos/DSM-V-SA
- ↑ http://www.dsm5.org/Pages/Default.aspx
[aldatu] Bibliografia
- (Gaztelaniaz): Pilar Martin Borreguero: El síndrome de Asperger: ¿Excentricidad o discapacidad social? Madril: Alianza Editorial, 2006.
- (Gaztelaniaz): A.Fernández-Jaén, D.Martín Fernández-Mayoralas, B.Calleja-Pérez, N.Muñoz Jareño (2007): "Síndrome de Asperger: diagnóstico y tratamiento". Revista de Neurología 44: 53-55 or. PMID 17347946. PDF: http://www.neurologia.com/pdf/Web/44S02/xS02S053.pdf.
- (Gaztelaniaz): Olivares-Simón-Esteva eta Gómez: Pautas básicas y sistemas alternativos de comunicación. Bartzelona: Altamar 2004.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Sindromen honi buruzko gida bat.
- (Frantsesez) Description du syndrome d'Asperger Frantziako Autismoaren Elkartea