Assault on Precinct 13 (1976ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:10, 19 apirila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Assault on Precinct 13 (euskaraz Erasoa 13. Barrutiko Polizia-Etxeari) 1976ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko thriller filma bat da. Austin Stoker, Darwin Joston, Laurie Zimmer eta Nancy Kyes aktoreek antzeztu zuten.

Aurrekontu murritz edo apaleko filma da, Carpenterren arabera, gidoia idazteko orduan Howard Hawk zuzendariaren Rio Bravo (1959) western filman eta George Romero zuzendariaren Night of the Living Dead (1968, Bizidun Hildakoen Gaua) beldurrezko filman oinarritu omen zen.

Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da. 2005an Jean-François Richetek zuzendu eta Ethan Hawke eta Laurence Fishburne aktoreek antzeztutako izenburu berdineko berregokitzapena filmatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Los Angelesko Ethan Bishop (Austin Stoker) polizia hiriaren 13. barrutiko polizia-etxea itxi aurretik bertako azken gauzak eramateko joan da. Leku hartako lasaitasuna ezerk apurtuko ez duela dirudi, baina Napoleon Wilson (Darwin Joston) gaizkile ospetsu bat dakarren furgoia iritsi eta bertako kartzelan gaua igarotzera doanean, kale gaizkile talde ugari batek ia defendatzailerik ez duen polizia-etxeari erasotzen hasiko zaio.

Aktoreak

Kanpo loturak