Associaçom Galega da Língua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
AGALen ikurra.

Associaçom Galega da Língua edo AGAL (Hizkuntzaren Galiziar Elkartea) galizieraren normalkuntza helburu duen elkarte erreintegrazionista da. 1981ean sortu zen.

AGALek galiziera hizkuntza talde galaikoportugesaren parte dela azpimarratzen du. Zentzu horretan, galizieraren izaera autonomoa aitortzen badu ere, galiziera hitz egin nahiz idazteko testuinguru lusofonora begiratu beharra aldarrikatzen du. Bestela esanda, AGALentzat galiziera hizkuntza-talde galaiko-portugesak Galizian hartzen duen izena da. Horrela, galizieraren idaztarau estandarra (edo RAGen normatiba) ez du onartzen eta 1983an galizierarentzako idaztarau propioak kaleratu zituen, Estudo crítico das normas ortográficas e morfolóxicas do idioma galego izenarekin.

Hizkuntza galaiko-portugesaren nazioarteko bost biltzar antolatu zituzten 1984-1996 artean. Bigarrenean, Euskal Herritik Txillardegik eta Txepetxek parte hartu zuten 1987 urtean. Hirugarrenean, Julen Arexolaleibak, Joxe Inazio Marko Juanikorenak, Txepetxek eta Koldo Zuazok hitzaldi bana irakurri zuten 1990 urtean. Laugarrenean, Xabier Isasi egon zen 1993 urtean.

1995etik Agália hiruhilabetekaria argitaratzen du. Halaber, Universália eta Criaçom liburu kolekzioak kaleratzen ditu.

2001etik 2007ra, Bernardo Penabade izan zen AGALeko presidente, eta 2007tik aurrara Alexandre Banhos.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]