Associació de Municipis per la Independència

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Associació de Municipis per la Independència (AMI, euskaraz Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea) Kataluniako eskubide nazionalak defendatzeko hainbeste tokiko erakundek bultzatutako udalerrien elkartea da; bere helburua autodeterminazio eskubidea posible egitea da[1]

Entitatearen konstituzioa ofizialki Vicen (Osona) suertatu zen 2011ko irailaren 14an. Harrezkero kide diren udalerri eta bestelako entitateen kopurua etengabe haziz joan da. 2014ko irailaren 18rako 699 udalerri, 29 eskualde kontseilu eta Lleidako diputazioa kide bihurtuak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea 2011ko irailaren 8an Arenys de Munteko Udalbatzak sortu zuen elkartea[2]Josep Maria Vila d'Abadal CiUko Viceko alkatearen proposamenari baiezkoa emanez[3]. Maresmeko udalerrian udal gobernu taldearen (Candidatura d'Unitat Popular, CiU) eta ERCren aldeko botoak lortu zituen; PSC abstenitu egin zen eta PPk kontra bozkatu zuen[4]. Irailaren 12an Osonako hiriburuaren txanda izan zen, non CiU, ERC, CUP, ICV eta SIren aldeko botoekin mozioa onartu egin zen; PSC abstenitu egin zen eta Plataforma per Catalunyak kontrako botora jo zuen[5].

Egitasmoa bi gertaera nagusiren eraginez sortu zen: alde batetik Arenys de Munten 2009ko irailaren 13an hasitako Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak eta bestetik 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutuaren proposamenari Espainiako Konstituzio Auzitegiak egindako murrizketen aurrean Kataluniako udalerrien %12an «moralki Espainiako konstituziotik kanpo utzitako udalerritzat» jotzeko onartu zen adierazpen instituzional sorta[6]. Horren guztiaren aurrean Josep Maria Vila d'Abadal Viceko alkatea (UDC) eta Josep Maria Cervera el Port de la Selvakoa (CDC) ekimenaren bultzatzaile bihurtu ziren.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]