Association for Computational Linguistics

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Association for Computational Linguistics (ACL) lengoaia naturalen prozesamenduan ikertzen dihardutenentzako elkarte zientifiko eta profesionala da. Urtero kongresu bat antolatu ohi dute, hizkuntzalaritza konputazionala gai nagusitzat izaten duena. 1962an sortu zen, hasiera batean Association for Machine Translation and Computational Linguistics (AMTCL) izena zuelarik. 1968tik aurrera, gaur egungo izena hartu zuen, ACL.

ACLk gainera, beste bi azpielkarte hartzen ditu barne: Europakoa eta Ipar Amerikakoa.

ACLren aldizkaria, Computational Linguistics izenekoa, hizkuntzalaritza konputazionala eta lengoaia naturalen prozesamendurako baliabide nagusia da. 1988az geroztik MIT Pressen bitartez argitaratzen da.

ACLren liburu sortak, Studies in Natural Language Processing, Cambridge University Pressek argitaratutakoak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]