Astakamamila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astakamamila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAnthemideae
GeneroaSantolina
Espeziea Santolina chamaecyparissus

Astakamamila (Santolina chamaecyparissus) Elkartuen (Asterazeoak) taldeko landarea da, sendabelar gisa erabiltzen dena.

Kamamilaren antzeko usaina du, hortik landarearen izena, eta zapore mingotsa du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hostoriraunkorra da, 50 cm-ko altuera hartzen duena. Hosto estuak ditu, zati luzexkatan banatuak. Gris-berde kolorekoak dira eta usaintsuak.

Lore antzeko gerba bakunak ditu, horixkak, adarren muturrean. Infloreszentzia osatzen duen lore bakoitza hodi itxurakoa da[1].

Fruitua karratu itxurakoa da.

Hedapena eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian Europan badu ere Afrika iparraldera eta Ipar Amerikara ere zabaldu da.

Toki lehorretan eta harritsuetan hazten da, Mediterraneoko karezko lurretan bereziki. Behin indarra hartzen duenean gai da lurzoru lehor eta pobreetan bizitzeko[2].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sendabelar gisa erabiltzen da. Heste zizareak hiltzen ditu eta tripako minei aurre egiteko kamamilaren ordezko bezala erabiltzen da gerben infusioa.[3] Antibiotikoa eta desinfektatzailea ere bada[4].

Sitsen aurka egiteko armairuetako tiraderatan jartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. RHS A-Z encyclopedia of garden plants. United Kingdom: Dorling Kindersley, 1136 or. ISBN 978-1405332965..
  2. «Santolina chamaecyparissus - Plant Finder» www.missouribotanicalgarden.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Dr. Berdonces I Serra. (1998). «Santolina chamaecyparissus». Gran Enciclopedia de las Plantas Medicinales. Tikal ediciones, 43-44 or. ISBN 84-305-8496-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]