Astarte
Wikipedia(e)tik
Astarte (fenizieraz: 𐤀𐤔𐤕𐤓𐤕 [ʻštrt] ahoskatua Axtart; Babilonian, Ixtar) semiten jainkosa izan zen, grekoen artean Ἀστάρτη Astarte izenez ezaguna. Sumertarren Innina bera da. Maitasunaren, atseginaren eta ugalkortasunaren jainkosa; emankortasunaren eta artizarraren irudia; Sin ilargiaren alaba eta Xamax eguzkiaren arreba. Gilgamexen mitoaren arabera, ilunpearen eta argien erresumen arteko lotura zen. Bere gurtza Babilonia, Asiria, Siria, Fenizia eta are israeldarren artean hedatua zen (Biblian haren gurtza gaitzetsi egiten da behin eta berriro).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.