Astearte Inautea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mardi Gras jaieguna New Orleans hirian.

Astearte Inautea kristau egutegiaren arabera urtero Garizumako Hausterre-egunaren aurreko eguna da, hots, Inauterien azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau Pazko eguna baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da Gregoriotar egutegiari (eguzki-egutegia) jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako Ilargi-egutegiari jarraituz; beraz, urte batzuetan Astearte Inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.

Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki frantsesez egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian— Mardi Gras («astearte gizena») deritzo. Euskal Herrian, Tolosako eta inguruko herrietako euskaran Astearte Inautea Asteartita da (horko euskaran Zaldun Inautea Zaldunita esaten den bezala, eta Astelehen Inautea Astelehenita).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astearte Inautea