Asterix Korsikan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asterix Korsikan (frantsesezko jatorrizko izenez Astérix en Corse), Asterix galiarraren abenturak kontatzen dituen 20. komikia da, 1973an egina, Uderzoren marrazki eta Goscinnyren gidoiarekin.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiar menderakaitzen herrixka, Gergoviako guduaren jaia dela eta bor-borka dago, eta, ospatzeko, aurretik egon ziren toki ezberdinetako matxinatuak gonbidatzen dituzte. Hauek iritsi aurretik, Asterix eta Obelix, euren gonbidatuei eskaintzeko moduko erromatar kanpamendu baten bila irtetzen dira. Dirudienez, ez da bakar bat ere geratzen, baina, euren kanpamendutik irten baino pixkat lehenxeago, Gazpatxoandalus zenturioiaren gizonek, korsikar erbesteratu bat jasotzen dute, Okatarinetabelatxiktxix izenekoa, hauek zaindu behar dutena. Galiarrek aurkitu egiten dituzte, eta, borrokaldiaren ondoren, presoa eurekin eramatea erabakitzen dute, nor, bere lurrera laguntzea erabakitzen duten bere familiarekin bil dadin, eta, bide batez, Figatelixen korsikar tribuarekin bakeak egiteko, norekin aspaldidanik dauden muturtuta, Aleriako finkapenetik uhartea zuzentzen duten erromatarren aurka borrokatuz.

Pertsona ospetsuen karikaturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goscinny eta Uderzoren lagun pertsonala eta frantziar artista den Pierre Tchernia, Okatarintetabelatxiktxix preso mantentzen duen erromatar zenturioia bezala irudikatua dago.


Aurrekoa
Aztia
Asterixen abenturak
1973
Ondorengoa
Zesarren oparia