Asterix eta pertza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asterix eta pertza, Asterixen abenturak kontatzen dituen komikietako bat da, Goscinny eta Uderzoren artean eginiko 13.a. Lehen aldiz, Pilote aldizkarian argitaratu zen, 1968ko urriak 31n. Liburu bezala, abentura hau, 1969an argitaratu zen Frantzian, lehenengo aldi horretan, 1.100.000 ale salmentan jarriz.

[aldatu] Istorioa

Moralelastix buruzagi galiarrak, Asterixi, sestertzioz beteriko pertz bat zaintzeko lana ematen dio, dirua, Erromatar Inperioko zergabiltzailearen eskuetan eror ez dadin. Asterixen zaintzapean, dirua lapurtu egiten dute, soilik pertza hutsik geratuz, tipula zopa usainarekin. Egoerak, beste buruzagi galiarraren aurrean Asterixen herriskaren ohorea konpromezu batean jartzen duenez, Asterix erbesteratua da, desagertutako dirua itzuli ezean. Obelixek, bere burua erbesteratzen du, eta bere lagunari laguntzen dio pertza berriz diruz betetzeko eta Asterixen akatsa konpontzeko.

Asterix eta Obelix, dirua berreskuratzen saiatzen dira, modu ezberdinetan, baina arrakastarik gabe. Horien artean, piratak jipoituz, behingoagatik bada ere, negozio ondratu bat ezartzen saiatzen ari zirenak, euren itsasontzia jatetxe bihurtuz. Bikotea, basurde salmentarekin ere saiatzen da, borrokarekin, aktore gisa, jokoarekin eta baita banketxe bat lapurtzen saiatuz ere, erromatarren zerga igoeraren ondorioz, dirurik gabe geratu dena.

Azkenean, zergabiltzaile erromatar batekin topo egiten dute, honi lapurtzen diotelarik, baina, dirua Moralelastixi eramatera dihoazenean, Asterixek, txanponetan, usain bitxi bat nabaritzen du. Pertza, aldez aurretik, tipula zopa prestatzeko erabili zen, eta zergabiltzaileak kobratutako txanponei, usain hori bera zerieten.

Asterix eta Obelix, Moralelastixen herrixkara abiatzen dira, kostaldean, amildegi batean dagoena. Asterixek Moralelastixi aurre egiten dio, Moralelastixek bere diru propioa lapurtu duela, erromatarrekin harreman onak izaten jarraitzeko zergak ordaindu dituela eta Asterix eta Obelix diru hori berreskuratzeko erabili dituela jakiten baitu. Ondoren, Obelix eta herrixkako jendearen arteko borroka bat gertatzen da, eta Asterix eta Moralelastixen artean, pertza amildegitik eroriz amaitzen dena, honela, eskena amaituz.

Baina dirua piraten itsasontzian erortzen da, behingoagatik bada ere, ondo amaitzen dutelarik. Asterix eta Obelix euren herrixkara itzultzen dira garaile.

[aldatu] Pertsona ospetsuen irrimarrak

  • Goscinny eta Uderzok eurek, agerraldi labur bat egiten dute antzezlana ikustera doan publikoaren zati bezala.
  • Zergabiltzailea, Valéry Giscard d'Estaingen irrimarra bat da, komiki hau idatzi eta argitaratu zen garaian, Frantziako Ekonomia Ministroa zena, eta, ondoren, Frantziako Presidentea izan zena.


Aurrekoa
Asterix Olinpiar Jokoetan
Asterixen abenturak
1969
Ondorengoa
Asterix Hispanian
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak