Astor Piazzolla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Astor Piazzola
Astor Piazzola
Astor Piazzollaren erretratua.
Datu pertsonalak
Izen osoa Astor Pantaleón Piazzolla
Jaio 1921eko martxoaren 11
Mar del Plata (Argentina)
Hil 1992ko uztailaren 4a
Buenos Aires (Argentina)

Astor Piazzola (Mar del Plata, 1921eko martxoaren 11 - Buenos Aires, 1992ko uztailaren 4a) argentinar musikagile eta bandoneoi-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mar del Platan sortu arren, 1925 eta 1936 artean New Yorken bizi izan zen. Han ezagutu zuen Carlos Gardel tango-abeslaria eta 1934an Gardelen El día que me quieras (Maitatuko nauzun egunean) filmeko eszena batean parte hartu zuen.[1] Oso gazterik hasi zen herri-musikagintzan, genero horretako aditu Aníbal Troiloren eskutik, eta jazz musikaren zein musika klasikoaren eragina ere oso gaztetatik jaso zuen. Musika klasikoa Alberto Ginastera argentinar maisuarekin ikasi zuen Buenos Airesen, eta Nadia Boulanger frantsesarekin Parisen. Bere karreran zehar, Quintetto Nuevo Tango eta Sexteto Nuevo Tango taldeak sortu zituen, eta talde haiekin egin zituen lan gehienak. Musikari garaikideen artean Alfredo Gobbi eta, batez ere, Osvaldo Pugliese miretsi zituen.

Obra aipagarriak ditu orkestrarako: Rapsodia porteña(1952, Rapsodia buenosairestarra); Buenos Aires (1953), hiru mugimenduko sinfonia; Oda íntima a Buenos Aires (Oda intimoa Buenos Airesi); Tango sinfónico (Tango sinfonikoa); Tangata; bandoneoi eta orkestrarako kontzertua eta suitea, eta La serie del ángel (Aingeruaren saila). Tangoei dagokienez, nabarmentzekoak dira Balada para un loco (1953, Ero bati eskainitako balada), La muerte del ángel (Aingeruaren heriotza), Adiós nonino (Agur nonino) edota Verano porteño (Uda buenosairestarra).

Piazzola oso artista berezia izan zen, batez ere, bera izan delako, herri-musikagintzaren alorrean, bere tangoekin, eta orobat, musika klasiko edo larriaren alorrean, dohain bikainak erakutsi dituen eta batean zein bestean nabarmendu den musikagile bakarretakoa. Aipagarria da, gainera, tango sinfoniko izeneko genero berri bat sortu zuelako, tangoan, musika klasikotik eta jazzetik hartutako harmonia eta erritmo-egitura berriak txertatuz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sinfonía de Tango (1955)
  • Tango Progresivo (Octeto Buenos Aires) (1957)
  • Tango Moderno (Octeto Bueños Aires) (1957)
  • Tango en Hi-Fi (1957)
  • Piazzolla interpreta a Piazzolla (1960)
  • Piazzolla o no? Bailable y apiazolado (1961)
  • Nuestro Tiempo (1962)
  • Tango para una ciudad (1963)
  • Tango Contemporáneo (1963)
  • 20 años de Vanguardia (1964)
  • Concierto en el Philarmonic Hall de New York (1965)
  • Historia del Tango Vol 1. La guardia Vieja (1967)
  • Historia del Tango Vol 2. Epoca Romántica (1967)
  • Maria de Buenos Aires (1968)
  • Balada para un loco.Amelita Baltar interpreta a Piazzolla y Ferrer (1969)
  • Adiós Nonino (1969)
  • Concierto para quinteto (1970)
  • Pulsación (1970)
  • Musica contemporanea de la Cdad, de Bs. As. Vol 1 (1971)
  • Musica contemporanea de la Cdad, de Bs. As. Vol 2 (1972)
  • Roma 1972 (1972)
  • Libertango (1974)
  • Reunión Cumbre (Summit) (1974)
  • With Amelita Baltar (1974)
  • Suite Troileana (1975)
  • Viaje de Bodas (1975)
  • Il Pleut Sur Santiago (1976)
  • Persecuta o Piazzolla 77 (1977)
  • Chador o Piazzolla 78 (1978)
  • Biyuya (1979)
  • Suite Punta del Este (1982)
  • Concierto de Nacar (1983)
  • SWF Rundfunkorchester (1983)
  • Enrico IV (1984)
  • Green Studio (1984)
  • Teatro Nazionale di Milano (1984)
  • El Exilio De Gardel (1985)
  • Tango: Zero Hour (1986)
  • The New Tango (1987)
  • Sur (1988)
  • Hommage a Liège: Concierto para Bandoneón y Guitarra/Historia del Tango (1988).
  • La Camorra (1989)
  • Famille d´artistes (1989).
  • The Lausanne Concert (1989)
  • Bandoneon Sinfonico (1990)
  • The Rough Dancer and the Cyclical Night (Tango Apassionado) (1991)
  • Five Tango Sensations (1991).
  • Original Tangos from Argentina (1992)
  • The Central Park Concert 1987 (1994)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografia Astorpiazzolla.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astor Piazzolla Aldatu lotura Wikidatan