Astore
Wikipedia(e)tik
Astore Import Arrasate enpresaren hiru marka komertzialetako bat da. Import Arrasate eta Astore 1989 urtean sortu ziren Arrasaten. Enpresa honek kirol arropa eta harekin erlazionaturiko materiala ekoizten du. Familia-enpresa da jatorriz eta Euskal Herrian nahiko ezaguna da, bereziki, hainbat kirol talderen jantzi-hornitzailea baita. Euskal Herritik kanpo, merkatu berrietara heltzen saiatzen dihardu, besteak beste, Katalunia, Espainia eta Hego Koreako talde batzuekin hitzarmenak sinatuz.
Eduki-taula |