Astorga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Astorga

 Gaztela eta Leon
Astorga
Astorgako bandera

Astorgako armarria

Izen ofiziala Astorga
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Gaztela eta Leon
Bandera de León.svg León
Maragatería
Alkatea Victorina Alonso
Koordenatuak 42°27′32″N 6°3′48″W / 42.45889°N 6.06333°W / 42.45889; -6.06333
Koordenatuak 42°27′32″N 6°3′48″W / 42.45889°N 6.06333°W / 42.45889; -6.06333Koordenatuak: 42°27′32″N 6°3′48″W / 42.45889°N 6.06333°W / 42.45889; -6.06333
Astorga is located in Gaztela eta Leon
Astorga

Leon - Mapa municipal astorga.svg

Eremua 46,78 km2
Distantzia 46 km Leonera
Postakodea 24700
Biztanleria 12.078 bizt
Dentsitatea 258,19 bizt/km²
Sorrera K. a. 14
http://www.ayuntamientodeastorga.com/

Astorga Leóngo Maragatería eskualdean dagoen udalerria da, bertako hiriburua dena. 2009an 12.078 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Datu Orokorrak

Astorga Leoneko hiri bat da. Leonetik Astorgara 48 kilometroak daude. La Maragateria eskualdean dago. Astorgak 46,78 kilometro karratuak ditu. 12.100 biztanleak ditu. Augusto enperadorearen garaian ASTURICA AUGUSTA deitzen zioten Astorgari. Oso hiri ospetsua da Done Jakue Bidean.


[aldatu] Monumentuak

  • KATEDRALA: XV. mendean hasi zen egiten eta XVII. mendean bukatu zen. Erromaniko eta Gotikoaren eragina nabari da. Fatxadak Kristoren bizitzaren bost eszenak irudikatzen ditu. Katedralaren goian Pedro Mato pertsonaiaren irudia agertzen da.
  • JAUREGI EPISKOPALA: Eraikuntza XIX eta XX. mendeetan egin zen. Antonio Gaudi izan zen arkitektoa. Jauregiak sotoa, bi pisu nagusi, noblekoa eta atikoa ditu.
  • UDALETXEA: XVII. mendean eraiki zen. Fatxadaren goialdean agertzen dira erloju eta kanpaia handi bat eta kanpaiaren alde bakoitzean bi maragato (Astorgako biztanleak) daude, Juan Zankuda eta Colasa deritzenak; orduak eta erdiak jotzen dituzte mailu batekin. Udaletxea enparantza nagusian dago kokatuta. Gotiko estilokoa da.


[aldatu] Jaiak

  • INAUTERIAK: Hausterre-egunaren ondorengo lehenengo larunbatean ospatzen dira. Enparantza nagusian pregoi bat dago eta geroago hainbat txarangak eta taldeen desfileak betetzen ditu hiriak.
  • ASTE SANTUA: Astorga oso hiri erlijiosoa denez, jai hori oso garrantzitsua da eta debozio handiarekin ospatzen da. Hamalau prozesio Nekaneen Ostiraletik (viernes de Dolores) Berpizte Igandera arte desfilatzen dira gure hirian.
  • SANTA MARTA: Abuztuaren azken astean ospatzen da. Jai hori Astorgako zaindariari, Santa Martari, eskaintzen zaio. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, hau da, antzerkiak, kirol lehiaketak, herri-musika, erraldoi eta buruhandien desfileak eta abar.
  • KASTROTIERRA BIRJINA: Tradizioz, ekainean eta zazpi urtean behin ospatzen da. Baina, egia esan, landetan ura behar denean eta euria ez duenean egiten, Astorga inguruko herri guztiak biltzen dira eta erromesaldi moduan joaten dira Kastrotierrara Birjina hartzera eta Astorgako Katedralera eramaten dute. Han, bederatzi egun egoten da. Denbora hori pasa ondoren Birjina eramaten dute berriro Kastrotierrara.
  • ASTURIARRAK ETA ERROMATARRAK: uztailaren azken asteburuan ospatzen da. Asturiarrak eta erromatarrak bizi zirenean, Astorgan bizitza nolakoa zen gogoratzeari ekiten diote. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, esate baterako, zirku erromatarra, merkatua, jarduerak kanpamentuetan eta gastronomiako jardunaldiak.

[aldatu] Gastronomia

  • ASTORGAKO ELTZEKOA (cocido-a): Bederatzi haragi ezberdin, garbantzuak, barazkia, sopa eta postrea. Postrea beti izaten da arrautza-esneak bizkotxo edo mantekada batekin. Berezitasunik nagusiena bazkaltzeko era da, hots, haragiekin hasten da eta sopa eta postrearekin amaitzen da.
  • BEHIKO ZEZINA.
  • ZANKARRA.
  • MANTEKADAK: orain dela 200 urte lehenengo mantekadak fabrikatzen hasi ziren. Osagaiak honako hauek dira: irina, arrautzak, azukrea eta behiko gantza.
  • HOJALDREAK: gozokiak dira, eztiz estalita. Oso goxoak dira mantekaden antzera.


[aldatu] Auzoak

Auzoak
Auzoa Kokapena Biztanleria Distantzia
Astorga 42°27′32″N 6°03′48″W / 42.45889°N 6.06333°W / 42.45889; -6.06333 11.701
Valdeviejas 42°27′41″N 6°04′44″W / 42.46139°N 6.07889°W / 42.46139; -6.07889 170 1´7
Murias de Rechivaldo 42°27′37″N 6°06′15″W / 42.46028°N 6.10417°W / 42.46028; -6.10417 109 3´5
Castrillo de los Polvazares 42°27′54″N 6°07′43″W / 42.465°N 6.12861°W / 42.465; -6.12861 80 5´5
Santa Catalina de Somoza 42°27′16″N 6°09′31″W / 42.45444°N 6.15861°W / 42.45444; -6.15861 55 8´5
Iturria: INE, 2008 [1] Iturria:GoogleEarth [2]

[aldatu] Demografia

Bilakaera demografikoa[1]

Iturria:INE

[aldatu] Alkateak

Alcaldes desde las elecciones municipales de 1979
Agintaldia Izena Alderdi politikoa
1979 - 1983 Luis González Pérez UCD
1983 - 1987 Recaredo Bautista Partido Falangista
1987 - 1989 Adolfo Alonso Ares PDP
1989 - 2011 Juan José Alonso Perandones PSOE

[aldatu] Hiri senidetuak

Astorga ondorengo hiriein senidetuta dago:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Astorga


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak