Behatoki astronomiko

Wikipedia(e)tik
(Astronomia behatokitik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estrasburgoko behatoki astronomikoa

Behatoki astronomikoa zeruko gorputzak eta zerua bera aztertzeko erabiltzen den eraikin bat da.

Historikoki, behatokiek, Stonehengeen kasuan bezala, fenomeno astronomiko zehatz batzuekin lerrokautako tresna edo harriak izan dituzte sextante bezala. Egungo behatoki astronomikoek, teleskopio erraldoiak dituzte (zenbait metroko diametroa duten ispiluekin), baita lortutako datuak prozesatzeko ordenagailuak ere. Hawaiiko Mauna Kea, Kanariar uharteetako Roque de los Muchachos eta Txileko Cerro Tololo eta Cerro Pachón, mota hauetako behatokien adibide dira. Espainian, ezagun eta aktiboenen artean, Espainiako Behatoki Astronomiko Nazionala, Granadako La Sagrako Behatoki Astronomikoa, Cadizeko San Fernandoko Behatoki Astronomikoa eta Cacereseko Behatoki Astronomikoa daude.

Argentinako Santa Cruzko probintzian dagoen utzitako Felix Aguilar Behatoki Australa

1940ko hamarkadaren hasieran, Unibertsoan irrati uhin iturriak aurkitu eta aztertzeko, irratiteleskopioak eraikitzen hasi ziren. Hauetatik handiena, Puerto Ricon dago, eta Areciboko Irratiteleskopioa da.

Azken zientzia aurrerakuntzekin, Lurretik kanpora, Hubble espazio teleskopioa bezalako teleskopio eta tresnak bidali ahal izan dira.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak