Asturiasko Iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asturiasko 1934ko Iraultza 1934an Asturiasen gertatu zen altxamendu bat izan zen. Bertan, sozialistak, komunistak eta anarkistak elkartu ziren eta gobernuak marokoar tropak eta legioa bidali zituen Francisco Francoren zuzendaritzapean. Hildako asko egon ziren, errepresio oso gogorra izan baitzen: fusilatuak, torturatuak, kartzelatuak...langile buru askori heriotza zigorra ezarri zitzaien, baina Alcalá-Zamorak kommutatu zituen.

Altxamenduaren helburua Espainiako Bigarren Errepublika kentzea zen, horren ordez Errepublika Sozialista bat ezarriz. Orokorrean 1934an gertatu ziren beste fenomeno batzuekin lotzen da.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian eta Gipuzkoan abertzaleek Iraultzaren alde egin ez bazuten ere, urriaren 5ean UGTek greba orokorrera deitu zuen. Zenbait ekintzale eta ELA kideen laguntzarekin sozialistek industria guneak eta meategiak okupatu zituzten urriaren 12ra arte, Espainiako Gobernuak armadari esku hartzeko agindua eman zion arte, hain zuzen ere. Iraultzak, Gipuzkoan, Eibar eta Arrasaten eta Bizkaian, Ezkerraldean, batez ere Sestao eta Portugaleten, arrakasta lortu zuen[1]. Matxinada bukatu zenerako Hego Euskal Herrian 40 hildako izan ziren, tartean ezkertiarrek eraildako buruzagi karlistak eta armadak Eibar eta Arrasaten eraildako grebalariak.

Arrasaten, non matxinada arrakastatsuena izan zen, langileek errepublika sozialista aldarrikatzeaz gain, Marcelino Oreja Elosegi hil zuten, diputatu karlista eta Unión Cerrajeraren presidentea zena[2]. Iraultzaren buruzagiak preso hartu bazituzten ere, 1936an, Fronte Popularrak boterea berreskuratu zuenean, amnistiatu eta kale irten ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia
Asturiasko Printzerria
Artikulu hau Asturiasko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.