Asturiasko Printzerria
|
Asturiasko Printzerria |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Oviedo | ||
| Probintziak | Asturias | ||
| Herritarra | asturiar | ||
| Eremua - Espainiaren |
10.604 km² % 2,1 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
1.076.896 (2006) % 2,44 101,53 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-O | ||
| Estatutua | 1982ko urtarrilaren 11 | ||
| Presidentea | Javier Fernández Fernández (PSOE) |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania (ofiziala) asturiera (ez ofiziala) |
||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
8 eserleku 6 eserleku |
||
| www.princast.es | |||
Asturiasko Printzerria edo Asturias[1] (Principado de Asturias gaztelaniaz; Principáu d'Asturies asturieraz; eta Principao d'Asturias eonavieraz) Espainiako iparraldean dagoen probintzia bakarreko Autonomia erkidegoa da.
Mugakideak Bizkaiko golkoa iparraldean, Leon hegoaldean, Kantabria ekialdean eta Lugo mendebaldean ditu.
Oviedo da erkidegoaren hiriburua, baina Gijón da hiririk populatuena.
Eduki-taula |
Geografia
Itsasaldea eta ibaiak
Bizkaiko golkoaren kostaldean dago Printzerriaren iparraldea, bertan isuritzen direla hainbat ibai garrantzitsu: Eo, Navia, Nalon eta Narcea tartean.
Barnealdea
Barnealdean, Kantauriar mendilerroa dugu, zehazki honen zatia diren Europako Mendiak. Torre de Cerredo 2.648 metrorekin tontorrik altuena da, Leongo mugan dagoena.
Natur Parkeak
Europako Mendiak, Muniellos, Somiedo, Redes, Peña Ubiña, La Mesa, Ponga eta Narceakoak aipatzekoak dira.
Fauna
Asturiasen 80 hartz arre inguru daude, batez ere Somiedoko eta Narceako natur parkeetan. Beste animalia batzuen artean, basoilarrak, katamotzak eta orkatzak nabarmendu beharrekoak dira.
Historia
Banaketa administratiboa
Udalerriak
Printzerria 78 udalerritan (conceyos/concejos) banatuta dago, eta hauetako bakoitza hainbat parrokiatan. Herririk populatuenak hauexek dira:
- Gijón/Xixón: 273.931 biztanle (2005).
- Oviedo/Uviéu: 212.174.
- Aviles: 83.855.
- Siero: 48.991
- Langreo/Llangréu: 46.558
- Mieres: 45.943.
Eskualdeak
Lurraldea zortzi eskualdek osatzen dute, hiru udalerri handienen inguruan daudenak Gijon/Xixon, Oviedo/Uvieu eta Aviles, Eo-Navia, Nalon eta Narcea ibaien zonaldeetan, Caudaleko eskualdea (Mieres) eta ekialdekoa (Oriente).
Politika
PSOEk irabazi izan ditu autonomia erkidego mailaren hauteskundeak 1983, 1987, 1991, 1999 eta 2003an. PPk, ordea, behin bakarrik lortu du holakorik, 1995ean. Bi alderdi hauek diferentzia handia lortu dute aurkezten diren beste taldeen gainetik orain arte.
Izan ere, nazionalismoak ez du indar handiegia izan Printzerrian Francoren heriotzatik. Beraien jarduera Asturiasera mugatzen duten alderdi politikoak hauek dira: Andecha Astur, Izquierda Asturiana, Partíu Asturianista eta Unión Renovadora Asturiana. Aipatzekoa da Conceyu Nacionalista Astur ere, jada desagerturik.
Gazte erakundeei dagokienez, Darreu (Andecha Astur) eta Mocedá d'Izquierda Asturiana (Izquierda Asturiana).
Asturina da mugimendu independentisten bandera.
Demografia

Ekonomia
Lehen sektore ekonomikoa izan da tradizionalki nagusia lurraldean, meatzaritza, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza oso garrantzitusak izanda historikoki.
Azken urteotan industriak eta zerbitzuek gainditu egin dituzte aurreko jarduerak.
Kultura
Hizkuntzak
Gaztelania eta asturiera mintzatzen dira, nahiz eta lehenengoa bakarrik ofiziala izan eta bigarrenaren hiztunak egoera gutxituan egon. Hiztunen zahartze eta zokoratze geografikoa nabarmena da, hedabide txikiak soilik dituzte, eta hizkuntzaren aldeko borondate politikoa ez dago oso hedatua. Azken urteotan, hala ere, ofizialtasunerako aldarriak behin eta berriz egiten dabiltza hainbat hiztun eta talde.
Asturiasko mendebaldean galegoaren gertuko eonaviera ere erabiltzen dute asturiar batzuek.
Bai asturierak eta baita eonavierak ere Asturiasko Printzerriko instituzioen aldetik nolabaiteko onarpen eta babes maila jaso dute, koofizialtasunera iritsi gabe.
Literatura
Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua asturieraz egindako literaturaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Arlo honetako egile azpimarragarrien artean Xosé Caveda y Nava eta Fernán Coronas klasikoak eta Manuel Asur eta Xuan Bello garaikideak ditugu.
Musika
Folk musika arloan, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, Hevia musikariarekin batera. Bestela, Festival Intercéltico de Avilés izeneko jaialdia 1997tik antolatzen dute Avilesen.
Rock eta Pop musikari dagokionez, Australian Blonde, Manta Ray eta Undershakers talde ezagunak dira.
Kirolak
Real Sporting de Gijon eta Real Oviedo dira futbol talde asturiar nagusiak, elkarren arteko lehi handia mantendu izan dutenak.
Asturiar ezagunak
- Gaspar Melchor de Jovellanos (1744-1811), ilustratua.
- Severo Ochoa (1905-1993), medikua.
- Santiago Carrillo (1915-), politikaria.
- Victor Manuel (1947-), abeslaria.
- Enrique Castro "Quini" (1949-), futbolaria.
- Rosa Fernandez Rubio (1960-), alpinista.
- Xulio Vixil (1964- ), idazlea.
- Xuan Bello (1965- ), idazlea.
- Hevia (1967- ), gaita-jolea.
- Samuel Sanchez (1978- ), txirrindularia.
- Fernando Alonso (1981- ), 1 Formulako gidaria.
Hedabideak
- Egunkariak:
- Oviedo/Uviéu: "La Nueva España" eta "La Voz de Asturias" (gaztelaniaz) eta "Les Noticies" (asturieraz).
- Gijón/Xixón: "El Comercio"
- Aviles: "La Voz de Aviles"
- Irratiak: "Radio Sele" (asturieraz).
- Webguneak: "Asturies.com" (asturieraz).
Erreferentziak
- ↑ 154. araua, Euskaltzaindia. Asturietako Printzerria izen historiko gisa erabil daiteke, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) (Asturieraz) Asturietako Printzerriko Gobernua
- (Gaztelaniaz) Asturias irudietan, Paisaia, Asturiaseko natura, Fauna eta Flora
- (Gaztelaniaz) Asturiasko mendiak "Mendikat" webgunean
| Asturiasko eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Avilés · Caudal · Eo-Navia · Gijón · Nalón · Narcea · Oriente · Oviedo |
||
| Asturiasko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Allande · Aller · Amieva · Aviles · Belmonte de Miranda · Bimenes · Boal · Cabrales · Cabranes · Candamo · Cangas de Onis · Cangas del Narcea · Caravia · Carreño · Caso · Castrillon · Castropol · Coaña · Colunga · Corvera de Asturias · Cudillero · Degaña · El Franco · Gijon · Gozon · Grado · Grandas de Salime · Ibias · Illano · Illas · Langreo · Laviana · Lena · Llanera · Llanes · Mieres · Morcin · Muros de Nalon · Nava · Navia · Noreña · Onis · Oviedo · Parres · Peñamellera Alta · Peñamellera Baja · Pesoz · Piloña · Ponga · Pravia · Proaza · Quiros · Las Regueras · Ribadedeva · Ribadesella · Ribera de Arriba · Riosa · Salas · San Martin de Oscos · San Martin del Rey Aurelio · San Tirso de Abres · Santa Eulalia de Oscos · Santo Adriano · Sariego · Siero · Sobrescobio · Somiedo · Soto del Barco · Tapia de Casariego · Taramundi · Teverga · Tineo · Valdes · Vegadeo · Villanueva de Oscos · Villaviciosa · Villayon · Yernes y Tameza |
||
| Espainiako probintziak | ||
|---|---|---|
|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |
||
| Espainiako autonomia erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balearrak • Ceuta • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Eskualdea • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa Bestelako lurrak: Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko uharteak |
||
| Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||